Skip to main content

SURNEK BERE 2014KO BATZAR NAGUSIA EGIN DU

04 Maiatza 2015
SURNE CELEBRA SU ASAMBLEA GENERAL 2014
Iragan apirilaren 20an, SURNEk bere Batzar Nagusia egin zuen, urteko hitzordu horretara bertaratu ziren 500 mutualistarekin baino gehiagorekin. Batzarra Guggenheim Bilbao Museoan egin zen, eta bertan aurkeztu ziren 2014ko kudeaketaren alderdi nagusiak eta jarduera guztietan izandako emaitzak.

Hasteko, Alberto Uriarte Presidenteak ekitaldiko zifra esanguratsuenak azpimarratu zituen. Bere esanetan, ekitaldia ona izan da bere alderdi guztietan. Horri lotuta, errepasoa eman zien Erakundeak gauzatutako proiektu nagusiei, bizi eta pentsioen eremuan.

Bere solasaldian, oraingo egoera ekonomikoari buruzko azterketa kritiko bat ere egin zuen, eta baita aseguru-sektore orokorrari buruzkoa ere. Bukatzeko, finantza-merkatuen egoera berezia nabarmendu zen, horrek aurreikuspenaren bilakaeran duen eragina ere azpimarratuz. Izan ere, SURNE jarduera horretan ere aritzen da, Surnepensión BGAEren bitartez.

Horren ostean, 2014ko ekitaldiaren amaierako zifra esanguratsuenak aztertu ziren, Erakundearen ibilera ona nabarmenduz; hala, primen fakturazioa % 10 hazi da urte horretan, eta guztira kudeatutako aktiboak 500 milioi eurotik gorakoak izan dira.

Berriro azpimarratu zen SURNEk aseguru-erakundeen talde aurreratuenean mantentzen dela, kaudimen mailaren ikuspuntutik, sektorearen datu ofizialen arabera.

BGAEen jarduerari dagokionez, beste urte batez lortutako emaitza onak aztertu ziren, urtebete, bost urte eta hamar urterako errentagarritasunekin; hala, errentagarritasuna aldi bakoitzeko batez besteko inflazioaren gainetik egon da alde handiz, bai errenta finkoko modalitatean eta bai errenta aldakorrekoan. Beste alde batetik, sektorearen problematika ere komentatu zen, gizarte-aurreikuspen osagarria bultzako beharra aipatuz, zeren azken urteotan nahiko geldirik izan baita, dirudienez.

Bileraren ostean, bertaratutako mutualistek koktel batez gozatu zuten Museoko atrioan.

Noticias relacionadas

1 Abendua 2025
2025ean, berrikuspen fiskal bat egin da Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurralde historikoetan, eta gizarte-aurreikuspena da horren alderdi esanguratsuenetako bat.
20 Azaroa 2025
Bilbao Basketek eta Surnek babesa bost sasoiz luzatzeko akordio bat sinatu dute; horren arabera, Surnek naming partner izaten jarraituko du 2031.
13 Azaroa 2025
2025eko ekainaren 30ean, Gizarte Segurantzak 2,6 milioi pentsio baino gehiago zituen indarrean alarguntza eta zurztasunagatik.