Skip to main content

SURNEK BABESTEN DU LEHENENGO AHATE LASTERKETA

24 Iraila 2013
SURNE PATROCINA UNA CARRERA DE PATOS SOLIDARIA
SURNE atxiki egin zaio WOP, The Walk On Project proiektuari; berau fundazio bat da, jarduerak antolatzen dituena musika, kultura, kirol eta hezkuntzaren inguruan, endekapenezko gaixotasun neurologikoentzako sendatze-terapiak bilatzen duen ikerkuntza medikora zuzentzen diren funtsak biltzeko xedez.

Gainera, WOPen beste helburu bat da “oso arruntak ez diren” gaixotasunak dibulgatzea eta haien inguruan sentsibilizatzea. Beraren hurrengo jarduera itsasadarrean egingo den lehenengo ahate lasterketa izango da, 20.000 ahate baino gehiago lortzea xedetzat hartuta. Ahate lasterketa original hau Salbe Zubitik abiatuko da eta Euskalduna Jauregian amaituko da, jai handi batekin eta askotariko jarduera, kontzertu eta jolasekin, familian gozatzeko, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan, datorren urriaren 13an.

Parte hartzea oso erraza da; izan ere, lasterketa horretan parte hartzeko ticketak www.wopato.com webgunearen bidez erosten dira. Lasterketa zuzenean ikus ahal izango da, edo streaming bitartez, zeren ahate guztiak geolokalizatuta egongo baitira denbora errealean. Hala, une orotan jakin ahal izango da non dauden, www.wopato.com webguneko aplikazio baten bidez eta telefono mugikorrean. Teknologia horri esker, edozein pertsonak, munduko edozein puntutatik, jardueran parte har dezake eta bere “WOPato” ahatearekin korrika egin. SURNEk hiru urteko lankidetza sasoi bat hasi du, erakundea garatzen ari den babes-jardueren baitan.

SURNEk lan filosofia eta helburuak baloratu ditu, baita proiektu konpartituak alor sozialean abiatzeko aukera ere.

Noticias relacionadas

31 Abuztua 2026
Autonomoen negozio asko pertsona bakar baten mende daude zuzenean: berak zuzentzen du jarduera, bezeroei arreta ematen die, kobrantzak kudeatzen ditu, hornitzaileekin negoziatzen…
12 Abuztua 2026
Enpresa askotan, laneko baja baten arriskua antolakuntzaren ikuspegi hutsetik aztertzen da: nork beteko ditu zereginak, nola birbanatuko da lana, edo zenbat denbora egongo da langi
28 Uztaila 2026
Iran eta Ormuzko Itsasartea inguratzen dituen gatazkaren tentsioa aldi baterako murrizten lagundu duten akordio eta adierazpenak gorabehera, lortutako egonkortasunak hauskorra…