Skip to main content

SURNEk % 332ko kaudimen ratioa aurkeztu du, Kaudimena II zuzentarauaren arabera

31 Maiatza 2016
SURNE presenta un ratio de solvencia del 332% según Solvencia II
Sektoreko gainerako erakundeek bezala, SURNEk jadanik aurkeztu ditu bere erregulazio-kalkuluak Kaudimena II zuzentarauaren arabera; aseguru-erakundeen kaudimena kalkulatzeko europar zuzentarau berria aurtengo hasieran sartu zen indarrean, eta jadanik ikusi ditu erakundeen 2015ko emaitzak, hots, beraren arabera kalkulatutako lehenengoak.
    
SURNEri dagokionez, kalkuluen emaitza izan da erakundearen DKK (Derrigorrezko Kaudimen Kapitala) 27,5 MM euro zirela 2015/12/31n. Halaber, DGK (Derrigorrezko Gutxieneko Kapitala) 7,2 MM euro izan dira. Beste alde batetik, zuzentarauaren arabera kalkulatuta, funts propioak 91,5 MM euro izango lirateke, guztira.

Horrek esan nahi du SURNEren kaudimen ratioa % 332 dela DKKren kasuan eta % 1264 DGKren kasuan. Bestela esanda, horrek esan nahi du ezen, Kaudimena II Zuzentarauaren arabera, SURNEren kaudimenak arauak ezartzen duena baino hiru aldiz handiagoa dela, eta merkatuan operatzen jarraitzeko eskatzen den gutxienekoa baino hamabi aldiz handiagoa.

Era horretan, SURNEk bere kaudimen maila handia erakusten du berriz ere, bere bezero eta aseguratuen lasaitasunerako. Maila hori kalkuluaren aurreko formularekin ere erakutsi zituen –lehengo formula hori ez zen Kaudimena II zuzentarau berria bezain zorrotza-.

Noticias relacionadas

24 Iraila 2026
Aurreko urteetan bezala, Surnerekin saski-baloiaz gozatu dezakezu zuenean.
23 Iraila 2026
Txirrindulari asturiarrak txapeldun juniorra izan da Montrealgo Munduko Txapelketaren erlojupekoan.
14 Iraila 2026
2026tik aurrera, autonomo sozietarioek eta senide laguntzaileek nobedade esanguratsu bat dute kotizazioaren alorrean: aplikatzekoa den gutxieneko oinarria 2025ean erabiltzen zen…