Skip to main content

SURNE – BÁRYMONT

06 Abuztua 2015
SURNE – BÁRYMONT
BÁRYMONT-ek egindako urteroko bileran hartu du parte SURNEk, oraingo honetan Madrileko Hotel Auditorium-ean ospatu da.

Bárymont-eko lan-talde osoaren partaidetzaz, topagune horretan kopuruen berri ematen da, partners delakoek hitz egiten dute, izendapenak burutzen eta omenaldiak eskaintzen dira, horrezaz gain, hitzaldi ugari eta motibatzeko mintzaldiak eskaintzen dira.

15 urte baino gehiagoko esperientzia duen Bárymont-ek aholkuak ematen dizkio profesional autonomo bakoitzari, harentzako estaldurarik onena  eta  egokitzen zaizkion produktuak bilatuz. 

SURNEk bi produktu diseinatu ditu Bárymont-eko bezeroen eskakizunak erantzuteko xedez. Bizitza aseguru bat, “Benetako babesa”, eta eguneroko bajari dagokion beste bat, “Eguneroko Prestazioa”.

Bilera horretan parte hartu duten Alex Bilbaok, SURNEko Zuzendari Komertziala, eta  Luis Gonzalo Iñiguezek, Madrileko bulegoko Zuzendaria, Bárymont-ekin elkarlanean jarraitzeko konpromisoa adierazi dute, urte eta erdi betetzen baita jada elkarrekin, eta, halaber, produkzioa handitzeko guraria agertu dute, biontzako onuraren bila.

Noticias relacionadas

24 Iraila 2026
Aurreko urteetan bezala, Surnerekin saski-baloiaz gozatu dezakezu zuenean.
23 Iraila 2026
Txirrindulari asturiarrak txapeldun juniorra izan da Montrealgo Munduko Txapelketaren erlojupekoan.
14 Iraila 2026
2026tik aurrera, autonomo sozietarioek eta senide laguntzaileek nobedade esanguratsu bat dute kotizazioaren alorrean: aplikatzekoa den gutxieneko oinarria 2025ean erabiltzen zen…