Skip to main content

KAUDIMEN AITORTZA

03 Otsaila 2012
Reconocimiento de nuestra SOLVENCIA
Aseguruen sektorean espezializatutako “Aseguranza” aldizkariak aseguru-erakundeen ranking bat argitaratu berri du, 2011ko abenduaren zenbakian, erakundeen KAUDIMENEAN oinarrituta.

Ranking hau egiteko, Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren Aseguru eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren eskuetan dagoen informazioa hartzen da oinarritzat; erregistro horretan, 282 aseguru-erakunde daude sartuta, bai konpainiak eta bai mutuak eta mutualitateak.

Kaudimen ranking horretan –kontzeptu hori gaurkotasun handikoa da gaur egun finantza-eremu guztietan-, aseguru-erakundeak sailkatzen dira beren baliabide propioek legeak ezartzen dituen gutxienekoen gainetik duten proportzioaren arabera, erakunde bakoitzak bere gain hartutako arriskuak eta beraren tamaina irizpidetzat hartuta.
Sailkapen horretan, Surne rankingaren 11. postuan agertzen da, eta horrek berresten ditu beraren kaudimena eta finantza-egonkortasuna.

Noticias relacionadas

24 Iraila 2026
Aurreko urteetan bezala, Surnerekin saski-baloiaz gozatu dezakezu zuenean.
23 Iraila 2026
Txirrindulari asturiarrak txapeldun juniorra izan da Montrealgo Munduko Txapelketaren erlojupekoan.
14 Iraila 2026
2026tik aurrera, autonomo sozietarioek eta senide laguntzaileek nobedade esanguratsu bat dute kotizazioaren alorrean: aplikatzekoa den gutxieneko oinarria 2025ean erabiltzen zen…