Skip to main content

BGAE eta Pentsio Planak. Urte-sasoiko produktua.

10 Abendua 2014
Las EPSV´s y Planes de Pensiones.
BGAE eta Pentsio Planak. Urte-sasoiko produktua.
Urte amaiera iristear dago eta guztiok egiten ditugu etorkizunerako balantze eta aurreikuspenak eta, nahiz eta beti den aukera ona BGAE bat irekitzeko eta erretirorako aurrezkia hasteko, badirudi hau dela sasoi egokiena. Horri gaineratu behar zaio norbere etxeko ekonomiaren plangintza fiskal ona egunean izatea eta haratago ikustea garrantzitsua dela, errenta eta ondare aitorpenek atea jotzen digutenean, ahal dugun babestuen egon gaitezen.
Opari anitzekin mozorrotuta egon daitezkeen eta ahaztu behar ez ditugun bi alderdi garrantzitsu gogorarazi nahi dizkizugu.

Berritasun fiskalak
Aurton, zerga foru araudian sartutako berritasun bezala, banakako ekarpenaren muga 5.000 €ra jaitsi da. Erretiroaren ondorengo jardueran egindako ekarpenek ez dute PFEZaren murriztapenik eragingo.
 
Kudeaketa gastuen garrantzia
Bide batez, BGAEn kudeaketa komisioen gaia azpimarratzeko baliatu nahi dugu aukera hau. Dakizun bezala, plan guztiek dituzte komisioak, baina zure erretirorako ahalik eta kapital gehien lor dezazun oso garrantzitsua da komisiook ahalik eta txikienak izatea. Komisioko dezimatako ezberdintasun txikiek, zure etorkizuneko diruan asko eragin dezakete. Azter ezazu prestatu dugun adibide erraz hau. comparativa gastos surnepesion

Azkenik, gogora ezazu nahi duzun edozein zalantza edo kontsultarako zure esanetara gauzkazula.

Noticias relacionadas

31 Abuztua 2026
Autonomoen negozio asko pertsona bakar baten mende daude zuzenean: berak zuzentzen du jarduera, bezeroei arreta ematen die, kobrantzak kudeatzen ditu, hornitzaileekin negoziatzen…
12 Abuztua 2026
Enpresa askotan, laneko baja baten arriskua antolakuntzaren ikuspegi hutsetik aztertzen da: nork beteko ditu zereginak, nola birbanatuko da lana, edo zenbat denbora egongo da langi
28 Uztaila 2026
Iran eta Ormuzko Itsasartea inguratzen dituen gatazkaren tentsioa aldi baterako murrizten lagundu duten akordio eta adierazpenak gorabehera, lortutako egonkortasunak hauskorra…