Skip to main content

BATZAR NAGUSIA 2012 SURNE

23 Apirila 2013
JUNTA GENERAL 2012 SURNE
Iragan astelehenean, apirilaren 15ean, Surneren 2012ko Batzar Nagusia eta Surnepensión BGAEko bazkideen Batzarra egin ziren, Bilboko Guggenheim Museoko auditorioan. Ohikoa den bezala, bertaratutakoen kopurua oso esanguratsua izan zen, hainbesteraino non aretoaren edukiera gainditu eta kanpoko pantailez indartu behar izan baitzen.

Batzarrean, Surneko Presidente Alberto Uriarte jaunak, kontuak onartu aurretik, oraingo egoera ekonomikoa aztertu zuen eta Erakundearen 2012ko ibilbide eta emaitzen berri eman zien bertaratutakoei, azken ekitaldietako joera positiboari eutsi zaiola esanez.

Horren ostean, BGAEen eta pentsio-funtsen atalari dagokionez, José Miguel Francok pentsioen egoera orokorra eta Surnepensiónen produktuen egoera partikularrari buruz azalpena eman zuen.

Batzarraren ostean, koktel bat eskaini zen museoko atalondo ikusgarrian; leku horretan, bertaratutakoak gustura aritu ahal izan ziren solasean, ingurune paregabeaz gozatzeaz.

Noticias relacionadas

31 Abuztua 2026
Autonomoen negozio asko pertsona bakar baten mende daude zuzenean: berak zuzentzen du jarduera, bezeroei arreta ematen die, kobrantzak kudeatzen ditu, hornitzaileekin negoziatzen…
12 Abuztua 2026
Enpresa askotan, laneko baja baten arriskua antolakuntzaren ikuspegi hutsetik aztertzen da: nork beteko ditu zereginak, nola birbanatuko da lana, edo zenbat denbora egongo da langi
28 Uztaila 2026
Iran eta Ormuzko Itsasartea inguratzen dituen gatazkaren tentsioa aldi baterako murrizten lagundu duten akordio eta adierazpenak gorabehera, lortutako egonkortasunak hauskorra…