Skip to main content

2018 Plan Bermatuak” % 2ko balio-igoera bermatzen die bazkideei 2 urtean

15 Apirila 2016
El Plan “Garantizado 2018” garantiza a los socios un 2% de revalorización en 2 años
Azken urteetan abiatutako plan bermatuen arrakasta ikusita -azkena 2016an abiatu zen-, eta interes-tasetarako aurreikusten den egoera kontuan hartuta, SURNEPENTSIOAK erabaki du plan bermatu berri bat abiatzea. Kasu honetan, epea nabarmen laburtu da, bazkide zuhurrenen nahiari egokitzeko: 2 urterako plan bat da, bere mugaegunean sartutako kapitalaren % 102 bermatzen duena. Beraz, plan berri bat da, gaurtik aurrera eta 2016ko maiatzaren 05era arte kontrata daitekeena.

Azken urteetako planteamenduari eutsiz, kontua da funtsen mugikortasunari garai batez uko egitea, mugaegunean errentagarritasun seguru bat bermatzearen truke. Hori oso interesgarria da oraingo testuinguruan, zeren interes-tasak oso txikiak baitira gaur egun. Garbi dago, jakina, zerga-baldintza berdinak dituela, kontratazioaren erraztasun eta arintasunari gehituta.

Espero dugu informazio hau erabilgarria izatea. Horri buruzko zalantzarik izanez gero, gure edozein bulegorekin kontakta dezakezu inolako arazorik gabe.

*Jaulkipen-ahalmena agortu arte.
 
Mugaeguna: 2018/05/07

Noticias relacionadas

24 Iraila 2026
Aurreko urteetan bezala, Surnerekin saski-baloiaz gozatu dezakezu zuenean.
23 Iraila 2026
Txirrindulari asturiarrak txapeldun juniorra izan da Montrealgo Munduko Txapelketaren erlojupekoan.
14 Iraila 2026
2026tik aurrera, autonomo sozietarioek eta senide laguntzaileek nobedade esanguratsu bat dute kotizazioaren alorrean: aplikatzekoa den gutxieneko oinarria 2025ean erabiltzen zen…