Skip to main content

Enpresen babesa funtsezko bazkideen galeragatik: Balantzea saneatzea

31 Abuztua 2022
Protección empresas por pérdida de socios clave

Espainiar enpresa-sarearen ezaugarriak dira neurri txikiko enpresez osatuta dagoela (enpresen % 97k 2 milioi euro baino gutxiago fakturatzen du, eta % 95ek 9 langile baino gutxiago ditu) eta enpresek kapitalizazio-maila eskasa dutela (kasu askotan, enpresek –ez haien bazkideek- ez dute baliabide nahikorik euren jarduera edo sektoreak sortzen dituzten aukera eta arriskuei aurre egiteko.

Gainera, sozietate-egiturari dagokienez, bazkide bat edo 2 edo 3 bazkide dituzten sozietateak izaten dira, eta horrek esan nahi du jabetza, gobernua, kudeaketa eta –azken batean- erabakiak hartzeko ahalmena oso kontzentratuta daudela; horietako bat “galtzen badugu”, enpresari sortzen zaizkion arriskuak normalean ez baloratuta eta ezta identifikatua ere egoten ez diren arriskuak izaten dira, eta bizirik dirauen bazkideak/bizirik dirauten bazkideek oso egoera desberdin bati egin behar izaten dio/diote aurre; egoera horrek oso eragin nabaria izan dezake negozio-helburuetan, eta batzuetan enpresa desegitera eta likidatzera eraman dezake, ziurgabetasunez jositako eszenario batean.

Enpresa askoren finantza-egoerak (Espainian, enpresek finantza-sektorearekin duten zorra 960.000 eurotik gorakoa da) eta haien zorpetze-maila handiak euren bazkideentzat sortzen duten arriskua ezin gaindituzkoa izan daiteke baldin eta sarrerak edo marjinak lortzeari begira benetako garrantzia duen norbait galtzen bada.

Horregatik, berebiziko garrantzia du identifikatzeak ea enpresak arrisku hori ote duen, horrek enpresaren etorkizunerako eta bere emaitzen konturako izan ditzakeen ondorio ekonomikoak ere baloratzeaz batera.

“Funtsezko” bazkideren bat benetan egonez gero, lehenik eta behin zorra aztertu beharko da, eta baita haren tipologia (korrontea eta ez-korrontea) eta jatorria ere (hartzekodunak eta hornitzaileak). Enpresa baten pasiboa egituratzen da zer epetan exijitu daitekeen kontuan hartuta, hau da, epe horren arabera (ez-korrontea -12 hilabetera baino gehiagora- eta korrontea -12 hilabetera baino gutxiagora). Puntu horretan, komenigarria da jakitea zer maniobratze-funts duen enpresak bere epe laburrerako betebeharrei aurre egiteko; halaber, komenigarria da bazkide baten heriotzagatik aseguratuta ez dagoen zorra (hartzekodunekin eta hornitzaileekin) identifikatzea.

Bigarrenik, bizirik irauten duen/duten bazkideak/bazkideek kontsideratzen badu/badute enpresaren iraunkortasuna arriskuan egon daitekeela euren “funtsezko bazkidea” galdu eta gero baliabideak sortzeko ahalmena murriztu daitekeelako, eta, hortaz, baita zorra itzultzeko ahalmena ere, oso alternatiba zentzuzkoa izan daiteke babes-egitura bat ezartzea (bizi-aseguruak, funtsezko bazkidea aseguratu gisa eta enpresa onuradun gisa jarrita), balantzea “saneatu” ahal izateko (zorra amortizatu) eta balio-proposamena nolabaiteko fidagarritasun eta konfortarekin birformulatzeko “denbora eta oxigenoa” irabazteko.

Noticias relacionadas

14 Iraila 2026
2026tik aurrera, autonomo sozietarioek eta senide laguntzaileek nobedade esanguratsu bat dute kotizazioaren alorrean: aplikatzekoa den gutxieneko oinarria 2025ean erabiltzen zen…
31 Abuztua 2026
Autonomoen negozio asko pertsona bakar baten mende daude zuzenean: berak zuzentzen du jarduera, bezeroei arreta ematen die, kobrantzak kudeatzen ditu, hornitzaileekin negoziatzen…
12 Abuztua 2026
Enpresa askotan, laneko baja baten arriskua antolakuntzaren ikuspegi hutsetik aztertzen da: nork beteko ditu zereginak, nola birbanatuko da lana, edo zenbat denbora egongo da langi