Imagen de cabecera noticias

INSURTECH. Aseguruen teknologia berriak.

12 Apirila 2019
perosona manejando movil
Aseguruaren mundua digitalizatzen ari da. Aukera paregabe bat bezeroaren eta aseguru-etxearen arteko komunikazioa hobetzeko, tresna ugariren bitartez.

Nahiz eta teknologia berrien agerpenari eta haien inpaktuari buruzko albiste, elkarrizketa, hitzaldi eta artikuluak oso ugariak diren aseguru-sektorearen egunerokotasunean, orain arte ez diegu lerrorik eskaini gure blogean; horregatik, eta martxoaren 14an Community of Insurancek  antolatutako “Insurance World Challenges 2019” ekitaldia egin zenez Madrilen, eta SURNEk Erakunde laguntzaile gisa parte hartu zuenez (bertan, SURNEren aldetik Yolanda Fernández, Gonzalo Íñiguez, Jaume Pineda eta neu egon ginen), aukera aprobetxatuko dut foroan komentatu zenari buruzko iritziren bat helarazteko, nire lagunek ere konpartituko dutelakoan.

 

Startupak eta Aseguru-etxeak

Orokorrean, eta negozio-ereduei dagokienez, esango nuke badela onartutako iritzi bat, alegia, aseguru-etxeen lan forma tradizionalek talka egiten dutela startupen erritmoekin, edo, modu leunagoan esateko, frikzio batzuk sortzen dituztela. Izan ere, garapen- eta berrikuntza-proiektuak uztartzea konplikatua izaten da sarritan,  zeren startupek emaitzak epe laburrera lortzeko duten beharrak talka egiten baitu aseguru-etxearen emaitzen kontuarekin eta balantze kontsolidatuarekin. Bi mundu desberdinen lan-erritmo eta kulturaren erronkak dira.   Startup batek esaten badu, suhartasunez, aseguru-prozesua ez dela asko aldatu 1.600. urtetik hona, hau da, lehenengo kargamentuak Londresko Pubetan aseguratzen hasi zirenez geroztik, aseguru-etxeak erantzuten dio ea zergatik aldatu behar den denboran zehar ondo funtzionatzen duela frogatu duen zerbait. Jokaleku berri baten aurrean gaude, hori egia da, baina “Internetek baino “disrupzio” handiagoa ote dakar horrek? Edo 2.000 urteko efektu beldurgarri hark baino? Petrolioaren krisia edo Frantziako Iraultza baino txarragoa ote da?


Eraldaketa Digitalaren eta Digitalizazioaren arteko bereizkuntza.

Eraldaketa digital bat gertatzen ari da aseguruen industrian? Parte-hartzaile gehienen ustez, nahiz eta aseguru oso konkretu batzuk eredua osorik eraldatzeko prozesu batean sartuta dauden, horiek oso kasu konkretuak dira, erraz identifikatu daitekeen kausa bat dutenak eta aseguruaren aldetik oso prestazio konkretu eta zehatz bat dutenak; adibidez: hegaldiak ezerezteko seguruak edo uztak klimaren ondorio kaltegarriengatik galtzeari aurre egiteko aseguruak. Beste aseguru mota askotan, aldiz, asegurua kontratatzen duen pertsonak saltzaile aditu baten aholkua nahi izaten du, hots, produktua ezagutu eta bere beharrei ondoen egokitzen dena gomendatzen dion saltzaile aditu baten aholkua. Autoen aseguruaren kontratazioan ere, aurrekontua online jaso ostean, kontratazioa teleoperadore baten bitartez ixten da kasu gehienetan. Seguruenik, saltzaile horrek baditu tresna digital konektatuak, bezeroarentzako aholkularitza errazten diotenak; tresna horiekin, gainera, poliza online deskargatu dezake, eta baita dokumentazioa ere, eta poliza modu digitalean sinatu daiteke baliozkotasun osoz: gure ustez, hori funtsezko elementu bat da oraingo kontratazio-prozesu guztiekin bat datorren kontratazio-prozesu bat ixteko. Are gehiago, istripurik gertatuz gero, seguruenik Konpainiako tramitatzaileak kalteak baloratu ahal izango ditu bezeroarekin batera, bideo-dei baten eta geolokalizatzaile baten bidez. Prozesua orain dele urte batzuetakoaren modukoa da, baina digitalizatu egin da.


Proiektuak eta nobedadeak

Batzarrean denbora-tarte bat egon zen startup batzuek aurkeztu zitzaten teknologia berriak sektorean aplikatzeko dituzten proiektu eta nobedadeak. Zehazki, gai hauei buruzko aurkezpenak ikusi ahal izan genituen: sinadura digitala, bideo-peritazioak, eta ibilgailuetako kalteak geolokalizazioari eta auto konektatuari esker baloratzeko sistemak. Osasunaren eta aseguru sanitarioen eremuan (e-health, orokorrean) ere, aurrera egiten ari da asistentzien hobekuntzan, tresna hauen bitartez: online kontsulta medikoak, triaje-laguntzaileak, eta lehen arretaren kalitatea eta abiadura hobetzen duten online historial klinikoen lanketa. Azken batean, bere negozio-ereduari eusten dion industria baten kontratazio-prozesuak eta zerbitzuak hobetzen dituzten aurrerapen handiak dira.

 

Jaime Areilza / Departamento Comercial / linkedin icon

 

Noticias Relacionadas

17 Apirila 2024
Nahiz eta autonomoek –normalean- “uste duten” ez dutela jasaten euren jarduera ekonomikoaren konpromisoak betetzea eragozten dien istripurik edo gaixotasunik, Gizarte…
22 Martxoa 2024
2023ko azaroan Espainian erregistratutako langabeak 2,7 milioi baino gehiago izan arren, Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioaren arabera, beti ez da erraza izaten lanpostu jakin…
26 Otsaila 2024
Bizitza-aseguru baten kontratazioa une garrantzitsua izaten da, arrazoi batzuengatik. Iturria: IATI