Imagen de cabecera noticias

WOP ‘adapatatuko da' Igande honetan, 2020ko Estropadatan

30 Iraila 2020
WOP-ESTROPATADA-SURNE-2020

WOP ‘adapatatzen’ (egokitzen) da 2020ko Estropatadan eta bere betiko lasterketa egingo du igande honetan.
 
WOP Fundazioaren (The Walk On Project) Estropatada famatuaren zortzigarren edizioa Itsasmusemeko (Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa) zabalgunean aurkeztu da, lasterketa egingo den lekuaren ondoan.
 
2020. urte honetan, lasterketa berrasmatu behar izan da berriro, bai zirkunstantziengatik eta bai oraingo pandemia egoeragatik. Horregatik, urriaren 4ko –igandea- lasterketa (16:00etan, Euskaldun Jauregitik) laburragoa izango da, baina oso ikusgarria, eta streaming bidez transmitituko da; aurten, baina, ez da ospatutako orain dela zortzi urte hasi zenez geroztik lasterketaren ostean egiten zen jai berezi eta parte-hartzailea. Parte hartzeko ticketak salgai daude oraindik ere wopato.com webgunean, WOPek Iparragirre 31n aldi batez duen dendan, Eroskin, Corte Inglésen eta Bilboko saltoki batzuetan.
 
Iaz bezala, plastikozko ahateen ordez geolokalizatutako pinaburuak erabiliko dira, Fundazioaren ingurumen-konpromisoan egindako urrats sendoa islatuz. Bada, aurten Euskalduna Zubitik Deustuko Zubiraino  botako dira, speaker batek ekitaldia kontatzen duen bitartean. Zuzenean jarraitu ahal izango da YouTubetik eta WOP eta Estropatadaren Facebooken.
 
VIII. Estropatada honek neuroendekapenezko gaixotasunen inguruko sentsibilizazio-kanpaina eta horien aurkako borroka nabarmentzen ditu, ticketen salmentari lotuta, eta osasunari buruzko ikerketarekiko sentikortasun-testuinguru berezi batean garatzen da.
 
Egoera berria. ‘Adapatatzen gara’

“Hilabete hauetan ziurgabetasun uneak bizi ditugu, baina ziurtasun bat sentitzen dugu: WOPek asko du transmititzeko, zeren zientziari lotutako ikerkuntzak inoiz baino zentzu handiagoa baitu", azpimarratu du aurkezpenean Mikel Renteriak, WOPen sortzaileak. Aurkezpenean, Xabier Ochandiano Ekonomiaren Garapen, Merkataritza eta Enplegu zinegotzia egon da, eta ekitaldiaren zenbait babesle ere bai. Aurten, Fundazioak zenbait kontingentzia-plan landu ditu, jardueran beharrezkoa zen malgutasuna ahalbidetzeko. Era horretan, edozein aldaketa egin ahal izango zuen Estropatadaren irismen eta edukian. Berau, azken batean, gizartea sentsibilizatzera zuzendutako aurre-kanpaina  luze baten amaierako ekimena da. “Kanpainak garrantzia eta gaurkotasun bereziak ditu. ‘Adapatatzen gara’, eta, hortaz, betiko jaia da ezin ospatu daitekeena, osasun publikoaren arloko betekizunen eraginez”, adierazi du Renteriak.
 
“Aparteko Estropatada bat genuen prestatuta 2020rako, halako eztanda handi bat, oso inpaktu handiko jarduera berriekin. Baina guztia moldatu behar izan dugu. Beraz, urriaren 4ko –igandea- ekitaldia betiko programaren zati bat soilik izango da. Izan ere, programa horrek bere ukitu ‘txirenea’ berreskuratuko du ahal denean. Eta jende guztia egon dadila prest une horretarako! Igande honetako jaialdirako euria aurreikusten da, baina  lasterketa horrelako oztopoen gainetik egingo da”, esan du Mikel Renteriak.
 
WOPetik “jarraitzen dugu bizitza proiektu honi eskaintzeko asmo sendoarekin: neuroendekapenezko gaixotasunekin amaitzea. Badakigu, ondo jakin ere, ikerketa inoiz baino beharrezkoagoa dela, zeren gaixotasun horiek gure gizartearen sufrimenduaren kausa nagusietako bat baitira (alzheimer, parkinson, leukodistrfiak, esklerosia…). Beraz, ikerketa-proiektu bati eusten diogu, eta finantzatzen jarraitzeko eta segundo guztietan borrokatzen jarraitzeko dugun konpromiso berritua nabarmentzen dugu. Asmoa da lasterketa uretan egitea, ibilbide laburtu batez eta streaming bidez transmititzea, hori guztia eremu oso mugatu batean eta speaker baten animazioarekin". Ohiko jaialdiaren gainerako jarduerak ez dira egingo.

“Errealitateaz oso jakitun egonda eta testuingurura lan gogorrez egokituz, ekitaldiok erakutsiko dute gauzatu egin daitezkeela. Gure kasuan, ariketa profesional bat bezala, COVIDa gorabehera existitzen jarraitzen duen eta gelditzen ez den errealitate bat bistaratu ere nahi dugu: neuroendekapenezko gaixotasunei eta gaixotasun horien eraginpean daudenei buruzko ikerketaren errealitatea”, zehaztu du Mikel Renteriak.
 
Sariak
Milaka pinaburu geolokalizatu horien posizioa wopato.com webgunetik jarraitu ahal izango da, eta hor argitaratuko da nortzuk diren irabazleak. Eta honako hauek dira zortzigarren edizio honetako sariak:
1. Toyota CHR Advance berria urtebetez erabiltzea (Toyota Japancar-i esker).
2. 250 euroko Eroski txartela (Eroskiaren sostenguari esker).
3. 250 euroko Eroski txartela (Eroskiaren sostenguari esker).
4. WOP produktuen multzoa, 250 eurotan baloratua.
5. Ibilbide gidatua Big Sup-ez, 8 pertsonentzat, Bilbobenturarekin.
 
Azken unean, eta COVIDaren eraginez espero gabeko egoeraren bat gertatzen bada eta lasterketa ezin egin badaiteke, antolatzaileek zozketa tradizional baten bidez emango lituzkete sariak.
 
WOP 2020 Estropatadaren babesleak Bilboko Udala, Toyota Japancar, Yimby, Surne, El Correo, BBK eta López Landa dira. Laguntzaileak, berriz, Itsasmuseum, Bilbobentura, Sarenet, Urgarbi eta Euskaltel. Gainera, El Corte Inglés, Eroski eta Bilbo Centrok ticketen salmentan kolaboratzen dute.
 
WOPek neuroendekapenezko gaixotasunetarako terapiei buruzko ikerketara zuzentzen du bere jarduera osoaren etekina (Estropatada, kontzertuak, kirol probak, jaialdiak, produktuen salmenta…).  Orain arte, 400.000 euro baino gehiago bideratu dira neuroendekapenezko gaixotasunen aurkako borrokara, nazioarteko proiektu batzuekin.

Noticias Relacionadas

17 Apirila 2024
Nahiz eta autonomoek –normalean- “uste duten” ez dutela jasaten euren jarduera ekonomikoaren konpromisoak betetzea eragozten dien istripurik edo gaixotasunik, Gizarte…
22 Martxoa 2024
2023ko azaroan Espainian erregistratutako langabeak 2,7 milioi baino gehiago izan arren, Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioaren arabera, beti ez da erraza izaten lanpostu jakin…
26 Otsaila 2024
Bizitza-aseguru baten kontratazioa une garrantzitsua izaten da, arrazoi batzuengatik. Iturria: IATI