Imagen de cabecera noticias

Surne Batzar Nagusia, normaltasunera itzuliz

29 Apirila 2022
Junta General Surne, volviendo a la normalidad

Apirilaren 25ean, SURNEren Batzar Nagusia egin zen Bilboko Guggenheim Museoan, formatu presentzialean, bi urtez ekitaldi hori modu telematikoan egin ondoren.

400 mutualista inguru bertaratuta, Alberto Uriarte presidente jaunak azken bi urteei eta pandemiatik eratorritako ondorio sozial eta ekonomikoei buruzko balantzea egiten hasi zuen bere hitzaldia. Horren ostean, gaur egun gertatzen ari diren aldaketen ondorioz ekonomiarako aurreikusten diren ildo orokorrak aurkeztu zituen.

Alderdi ekonomikoan, eta erakundeari buruz hitz egiten, Alberto Uriarte jaunak ekitaldiko zifra esanguratsuak azpimarratu zituen. Bere esanetan, 2021 oso urte ona izan zen eta oso aurreikuspen positiboak izan zituen, zirkunstantziak gorabehera. Uriarte jaunak jakinarazi zuen plan estrategiko berri bat ezarriko zela erakundearentzat, eta zenbait ideia finkatu zituen, hots, hedapen geografikoa, produktuen eskaintzaren zabalkuntza eta SURNE markaren hazkundea.

Rafa Urrutia zuzendari nagusi jaunak, berriz, SURNEren magnitude ekonomiko eta finantzarioak azaldu zituen xehetasunez, finantza-merkatuak eta pentsio-sistemak aztertzeaz batera.

Erakundearen ibilera ona nabarmendu zuen, zeren bere primen ekoizpena bikoiztu baitu azken bost urteetan eta bere mozkina hirukoiztu; izan ere, guztira 700 milioi euroko aktiboak kudeatzera iritsi da.

Bukatzeko, berriro nabarmendu zen SURNE mantendu egin dela aseguru-erakundeen puntako taldean, kaudimen mailagatik, sektoreko datu ofizialen arabera.

Orobat, Erakundearen erantzukizun sozialaren alderdiak ere azpimarratu ziren, gizarte eta ikerketaren alorrean lan egiten duten fundazio eta instituzio batzuk sostengatzen baititu.

Bileraren ostean, bertaratutako mutualistek koktel batez gozatu ahal izan zuten Museoko atrioan.

 

Noticias Relacionadas

3 Maiatza 2024
2023. urtea eztabaida batez bukatu zen, alegia, ea ekonomiak lur-hartze leuna lortuko zuen ala atzeraldi ekonomikoko garai bat hasiko ote zen.
3 Maiatza 2024
Betidanik, eta orokorrean, kontsideratu izan da enpresen jarraitutasuna bermatuta geratzen zela Kalte Propioen eta Erantzukizun Zibilaren aseguruen kontratazioarekin; izan ere, sup
17 Apirila 2024
Nahiz eta autonomoek –normalean- “uste duten” ez dutela jasaten euren jarduera ekonomikoaren konpromisoak betetzea eragozten dien istripurik edo gaixotasunik, Gizarte…