Imagen de cabecera noticias

Adecosek V. Estrella Sariak eskuratu dizkio Surneri

16 Abendua 2020
ADECOSE-Premis-2019

Adecosek 2019ko Estrella Sariak banatu dizkie gogobetetasun globala eta zerbitzuaren kalitatearen inguruko XI.Barometroan  baloraziorik onena izan duten 16 konpainiei. Sarien banaketa ezin izan da presentziala izan, ohikoa den moduan, pandemiaren eraginez.

Beste urte batez, SURNEK lehenengo postua lortu du lau alorretan, eta zerbitzuaren kalitateagatik baloraziorik onena duten Konpainietako bat da.

Hori guztia ondorioztatzen da XI. ADECOSE BAROMETROTIK.

ADECOSEK –1997an sortutako elkarte independentea, aseguruen bitartekotza-sektoreko 145 enpresa lider baino gehiago biltzen dituena- bere azterlana aurkeztu du, euren produktuen bitartekotza egiten duten Konpainien hainbat balio eta alderdi aztertuz.  

Azterlan horretan, SURNEK aitortza hauek jaso ditu:

Artekaritza-etxeek Aseguru-etxeekin duten gogobetetasunaren rankinga, lan-adarren arabera.

• SURNE, lehenengoa ISTRIPUEN adarrean
• SURNE, lehenengoa BANAKAKO BIZITZA ARRISKUAREN adarrean
• SURNE, lehenengo BIZITZA ARRISKU KOLEKTIBOEN adarrean
• SURNE, lehenengoa BIZITZA/AURREZKIAREN adarrean

SURNE bigarren konpainia da Zerbitzuaren Kalitatearen inguruko GOGOBETETASUN GLOBALAGATIK: 7,38 puntu ditu 10 puntutatik.

SURNE bigarren konpainia da Artekaritza-etxeen FIDALTASUNARI dagokionez: 7,69 puntu ditu 10 puntutatik.

SURNE lagun, senide edo beste artekaritza-etxe bati gehien gomendatutako bigarren Konpainia da. Puntuazioa 7,51 puntu dira 10 puntutatik.

Aurten, Adecose Barometroan –berau da espainiar aseguru-sektorean ezaugarri horiekin dagoen azterlan bakarra- 1090 elkarrizketa egin dira online; hortaz, laginketaren errorea e=± % 3,2 da,  % 95,5eko konfiantza mailarako, azterlanean parte hartu duten artekaritza-etxeetako langileen gutxi gorabeherako laginketa-oinarriaren arabera. Guztira, 107 artekaritza-etxek parte hartu zuten inkestan, eta horrek parte-hartze maila nabaria erakusten du bazkideen aldetik, langile kopuruari dagokionez.

ADECOSEKO artekaritza-etxeetako langileek globalki ondoen baloratu zituztenak honako hauek dira, 7,55 eta 7,01 bitarteko notekin: Reale, Surne, Hiscox, Liberty Seguros, Berkley, Ergo Seguros, Arag, Zurich, Plus Ultra, Fiatc, Seguros Bilbao eta Markel.

Adarrez adar, ondoen baloratutako konpainiak honako hauek dira:

Autoak: Reale
Flotak: Reale
Kalteak / Ondarea: Reale
Garraioak: Plus Ultra
Erantzukizun zibila: Berkley
Adar teknikoak: Asefa
Defentsa juridikoa: Arag
Bidaiako asistentzia: ERGO Seguros
Diru-galerak: Reale
Banakako osasuna: DKV
Osasun Kolektiboa: Cigna
Istripuak: Surne
Banakako bizitza arriskua: Surne
Bizitza arrisku kolektiboa: Surne
Bizitza aurrezpena / Pentsioak: Surne
Heriotzak: Fiatc
Kreditu-asegurua: Coface

SURNETIK eskerrak ematen dizkiogu bai ADECOSERI eta bai parte hartu duten artekaritza-etxe guztiei, euren dedikazioagatik, eta bereziki gure bezeroei, hain balorazio positiboa egiteagatik. Horiek guztiek gure konpainia-estrategiaren atal oso garrantzitsua dira, eta pozten gaitu ikusteak SURNETIK egiten ditugun ahaleginak eta dedikazioak badutela euren isla gure zerbitzuen hartzaileengan. Aitortza horiek bultzatzen gaituzte datozen urteetan jarraitzera eta hobetzera.

Adecosek bideo bat argitaratu du horren inguruan; bertan, elkarteko presidente Martín Navazen adierazpenak eta saritutako aseguru-etxe gehienen liderren esker onak jasotzen dira.

Informazio guztia hemen ikus daitezke.

Noticias Relacionadas

18 Urtarrila 2021
SURNEk beste urte batez berritu du Bilboko basket taldearekin hartuta duen konpromisoa.
13 Azaroa 2020
Iragan azaroaren 12an, Innovación Aseguradorak ezagutzera eman zuen zein diren bere urteko sarien irabazleak, bere YouTube kanaletik hedatutako gala telematiko batean.  
21 Urria 2020
Berriz ere gogoratu nahi dizugu zeure etorkizuna planifikatu dezakezula SURNEPENTSIOaren aurreikuspen-planekin, hots, banakako BGAE planekin.