Imagen de cabecera noticias

SURNEREN BLOG BERRIA

02 Urria 2013
El nuevo Blog de Surne
SURNEren eskutik, blog berri honek leiho bat irekitzen du sektorearen barnean, aseguruen, pentsioen eta inbertsioen jardueren eremuan gaurkotasun handiena duten gaien inguruko ikuspegi bat eskaintzeko xedez.
SURNEren eskutik, blog berri honek leiho bat irekitzen du sektorearen barnean, aseguruen, pentsioen eta inbertsioen jardueren eremuan gaurkotasun handiena duten gaien inguruko ikuspegi bat eskaintzeko xedez.

Aseguruen eta inbertsioen eremuan ospe aitortua eta esperientzia zabala duen profesional talde batek osatzen ditu “bloggerrak”; hala, aldizka, sektorearen gaurko gaiak komentatuko dituzte, beren gogoeta, iruzkin eta gomendio propioak hedatuz.

Plantilla horri beste autore batzuk gehituko zaizkio noiz edo behin, azken asteetan gaurkotasuna izan duten albisteen beste alderdi bat eta albiste horiei buruzko bestelako ikuspuntu bat azaltzeko. 

Era horretan, SURNEk profesionalentzako topagune bat babesten du, aseguruen eta inbertsioen jarduerari buruzko iritziak biltzeko.

Nahi duten guztiek beren iritziak eta iruzkinak hedatu ahal izango dituzte, gaurko gaiei buruzko blog honen jarraitzaile bilakatzeaz batera.
www.cuantasegiuridadnecesitas.com

Sare sozialetan komunikatzera zuzentzen duen estrategiaren baitan, SURNEk babesten duen Blog hau Linkedin, Twitter eta Facebooken duen presentziari gehitzen zaio. SURNEtik modu oso positiboan baloratzen dira kanal berri horiek eta lehentasunezkotzat jotzen da markaren presentzia.

Noticias Relacionadas

17 Apirila 2024
Nahiz eta autonomoek –normalean- “uste duten” ez dutela jasaten euren jarduera ekonomikoaren konpromisoak betetzea eragozten dien istripurik edo gaixotasunik, Gizarte…
22 Martxoa 2024
2023ko azaroan Espainian erregistratutako langabeak 2,7 milioi baino gehiago izan arren, Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioaren arabera, beti ez da erraza izaten lanpostu jakin…
26 Otsaila 2024
Bizitza-aseguru baten kontratazioa une garrantzitsua izaten da, arrazoi batzuengatik. Iturria: IATI