Imagen de cabecera noticias

Surnek berritu du Lointek Gernika Bizkaiaren aldeko babesletza

11 Abendua 2019
Ángela Martínez de Araño eta Gerardo Candina

Sasoi berri bat, ilusio asko eta talde bat, Lointek Gernika Bizkaia. Emakumezkoen basketaren barruan irrika pizteko gai diren jolas-balioekin eta nortasunarekin. Horiek dira, beste batzuen artean, SURNE Aseguruen Mutuak modu positiboan baloratzen dituen pizgarriak, Europan ere goiko mailara iristen den bizkaitar talde honen ondoan ibiltzeko.

SURNEren zuzendaritzatik, Konpainiaren Operazio Zuzendari Ángela Martínez de Araño andreak komentatzen du “Gernika Bizkaiaren moduko ekimen eta proiektuen aldeko sostengua SURNEren DNAn dagoen zerbait dela; izan ere, 115 baino gehiago daramatzagu Bizkaia eta bizkaitarrak babesten, eta Lointek Gernikaren moduko taldeetako neska borrokalariek ederki islatzen dituzte eskaintze, konpromiso eta hobetzeko grinaren balioak, alegia, abiatzen diren proiektu guztietan beti presentzia izan beharko luketen balioak”.

Bai SURNEk eta bai Lointek Gernika Bizkaiak ekintza bateratuak gauzatzeko konpromisoa hartu dute, emakumezkoen kirola gehiago bistaratzeko xedez; izan ere, kirol hori sakrifikatua izan da sarritan, eta guztion sostengua behar du.

Lankidetza-hitzarmena sinatzeko ekitaldian erakundearen Zuzendari Nagusi Rafa Urrutia jauna ere egon zen, Gernika KESBko presidente Gerardo Candinaren ondoan. Candinak aitortu zuen “SURNE moduko konpainia baten sostengua izateak Lointek Gernikarentzat duen garrantzia, zeren eta, zalantzarik gabe, balio seguru bat baita maila guztietan".

Noticias Relacionadas

17 Apirila 2024
Nahiz eta autonomoek –normalean- “uste duten” ez dutela jasaten euren jarduera ekonomikoaren konpromisoak betetzea eragozten dien istripurik edo gaixotasunik, Gizarte…
22 Martxoa 2024
2023ko azaroan Espainian erregistratutako langabeak 2,7 milioi baino gehiago izan arren, Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioaren arabera, beti ez da erraza izaten lanpostu jakin…
26 Otsaila 2024
Bizitza-aseguru baten kontratazioa une garrantzitsua izaten da, arrazoi batzuengatik. Iturria: IATI