Imagen de cabecera noticias

SURNEK BERE FIDELIZAZIO ESTRETEGIAK KONPARTITU DITU MADRIL ETA SEVILLAKO ARTEKARIEKIN

03 Ekaina 2015
SURNE COMPARTE SUS ESTRATEGIAS DE FIDELIZACIÓN CON LOS MEDIADORES DE MADRID Y SEVILLA
‘Etorkizuneko negozioa edo nire negozio-kartera optimizatzeko eta fidelizatzeko modua" izenburupean, Surne konpainiak artekarientzako lan-saio bat egin zuen Madrilgo Aseguruen Artekarien Elkargoaren egoitzan, eta beste bat Sevillakoan, bi erakunde horiekin aspalditik kolaboratzen baitu.
‘Etorkizuneko negozioa edo nire negozio-kartera optimizatzeko eta fidelizatzeko modua" izenburupean, Surne konpainiak artekarientzako lan-saio bat egin zuen Madrilgo Aseguruen Artekarien Elkargoaren egoitzan, eta beste bat Sevillakoan, bi erakunde horiekin aspalditik kolaboratzen baitu.

Aseguru-etxearen merkataritza-zuzendari Alex Bilbao Badiolak, Madrilgo bulegoko zuzendari Luis Gonzalo Iñiguezek eta Sevillako bulegoko zuzendari Carlos Millánek artekarien kanalaren gakoak aztertu zituzten. Beren esanetan, "Surnek kanal horren alde egin du beti", eta, beraz, aztergai izan dute nola bereizi dezakeen bezeroei zuzendutako eskaintza eta nola hobetu ditzakeen, modu nabarian, bere produktibitatea eta bere errentagarritasuna, "kartera optimizatzeko eta fidelizatzeko estrategien bitartez, artekarientzako produktu eta zerbitzuen berrikuntza oinarritzat hartuta".

“Gizarte aldakor batean bizi gara, eta orain dela urte batzuetako arau eta ezaugarriek ez digute balio orainaldirako, ezta etorkizun hurbilerako ere. Gaur egun, beharrezkoa da merkatuari arreta handiagoa  zuzentzea, esaten diguna entzutea eta harekin hitz egitea. Hortik aterako dugu geure etorkizuna diseinatzeko beharrezkoa den informazioa", baloratu zuen Alex Bilbaok.

Alde horretatik, Surneren merkataritza-zuzendariak adierazi zuen ezen konpainiak, "110 urteko esperientziarekin", egokitzapen-estrategia bat ezarri duela "negozio-aukera handiko kolektiboen beharretarako". Horregatik, konpainiaren arduradunek "seniorren kolektibora zuzendutako produktu multzo bat diseinatu dute; izan ere, pertsona horiek bigarren mailan utzi izan dituzte aseguru-etxeek orain arte".

Alex Bilbaok zehaztu zuenez, herritarren sektore horrek, "eroste maila handia izateaz gain", "zenbait produktu kontratatzeko joera ona erakusten du". Adibidez: Surne Istripuak, Senior eta Surne-dependentzia.

Gisa berean, "Ezintasun Errenta" produktua aurkeztu du, behar hori bete nahi duen merkatuaren zatiari erantzuteko". Baliabideak lortzea ezintasun kasuetan.

Gainera, Madrilgo eta Sevillako zuzendariek azaldu zuten, hurrenez hurren, "etengabeko ikerketa prozesu bati esker" konpainiak erakutsi duela "errealitate berrietara" egokitzeko duen ahalmena, Horregatik, beti saiatu da bere zerbitzuak artekariei "hurbiltzen". "haien beharrak ezagutzen eta produktu berriak ez ezik merkataritza-kudeaketarako tresna berriak ere ematen".

"Gure konpainiaren karteraren ehuneko 90 artekarien eskuetan dago. Horregatik, artekarien kartera sostengatzera eta fidelizatzera zuzendutako ekintza multzo bat garatu dugu, online ideietatik offline ekintzetara doazen ekimenekin", azaldu zuten amaitzeko.

Noticias Relacionadas

3 Maiatza 2024
2023. urtea eztabaida batez bukatu zen, alegia, ea ekonomiak lur-hartze leuna lortuko zuen ala atzeraldi ekonomikoko garai bat hasiko ote zen.
3 Maiatza 2024
Betidanik, eta orokorrean, kontsideratu izan da enpresen jarraitutasuna bermatuta geratzen zela Kalte Propioen eta Erantzukizun Zibilaren aseguruen kontratazioarekin; izan ere, sup
17 Apirila 2024
Nahiz eta autonomoek –normalean- “uste duten” ez dutela jasaten euren jarduera ekonomikoaren konpromisoak betetzea eragozten dien istripurik edo gaixotasunik, Gizarte…