Imagen de cabecera noticias

SURNE 'WOPATO'-EKIN BEREN HIRUGARREN EDIZIOAN

17 Ekaina 2015
SURNE CON LOS 'WOPATOS' EN SU TERCERA EDICIÓN
Uztailaren 5ean, igandea, 3. Estropatada egingo da, jai handiagoarekin, familian gozatzeko jarduerekin eta nobedadeekin.
Uztailaren 5ean, igandea, 3. Estropatada egingo da, jai handiagoarekin, familian gozatzeko jarduerekin eta nobedadeekin.

Estropatada Bilbon gogoz espero den hitzordu bilakatu da jadanik. Egun oso bat, familian gozatzeko jarduerekin, kontzertuekin, gastronomiarekin, tailerrekin… Beste urte batez, SURNEk bat egin du jai horrekin, originaltasun handiko ekimen horri lagunduz, oso helburu berezi bati begira: ikerketa-proiektuei laguntzea. (informazio gehiago www.walkonproyect.org webgunean)

Jardunaldia goizean hasiko da, milaka WOPatok –gomazko ahateak- Itsasadarrean egingo duten lasterketarekin. Hirugarren edizio hau uztailaren 5ean izango da, igandea, 11:30etik aurrera. Ibilbidea: Deustuko Zubitik Euskalduna Zubira. Eta gune horretan, Itsas Museoaren zabalgunean, jai ederra egun bat familiarekin pasatzeko. 

Horren ostean, ahate txiki bat jaso ahal izango da, parte-hartze txartelarekin. Oraingoan, gainera, une hori are bereziagoa izango da, zeren WOPato bakoitza desberdina izango baita; izan ere, Bizkaiko hainbat ikastetxetako ehunaka ikasleren eskuetatik pasatua izango da. “Iazko ahateak erabiliko ditugu, baina bereizten dituen ukitu batez. Ikastetxe asko, eta baita enpresak ere, jadanik parte hartzen ari dira WOPato bakoitza pintatu, apaindu eta pertsonalizatzeko, horren bidez beren irudimena eta sormena ahateetan islatuz”, azaldu du Mikel Renteríak, WOPen arduradunak.

3. Estropatadako WOPato txartelak jadanik daude salgai haren webgunean , Kutxabank sarean eta Bilboko zenbait salmenta puntutan, hala nola El Corte Inglés (Bilbo, Eibar eta Gasteiz) eta Zubiarte eta Bilbondoko McDonalds jatetxeetan. Gainera, maiatzaren 20tik aurrera, Eroskiren Bizkaiko zentro batzuetan ere eskuratu ahal izango dira. Informazio guztia eskuragarri dago www.wopato.comwebgunean.

Eta begiak ondo ireki, zeren ahate erraldoiak agertu bailitezke Bilboko kaleetan…

Noticias Relacionadas

3 Maiatza 2024
2023. urtea eztabaida batez bukatu zen, alegia, ea ekonomiak lur-hartze leuna lortuko zuen ala atzeraldi ekonomikoko garai bat hasiko ote zen.
3 Maiatza 2024
Betidanik, eta orokorrean, kontsideratu izan da enpresen jarraitutasuna bermatuta geratzen zela Kalte Propioen eta Erantzukizun Zibilaren aseguruen kontratazioarekin; izan ere, sup
17 Apirila 2024
Nahiz eta autonomoek –normalean- “uste duten” ez dutela jasaten euren jarduera ekonomikoaren konpromisoak betetzea eragozten dien istripurik edo gaixotasunik, Gizarte…