Imagen de cabecera noticias

SURNE, LEHENENGO KONPAINIA BIZI ARRISKUAREN ETA ISTRIPUEN ASEGURUETAN

23 Otsaila 2018
SURNE 1ª EN VIDA RIESGO/ACCIDENTES Y UNA DE LAS MEJOR VALORADAS EN AHORRO
2018ko otsailaren 20an, Espainiako Aseguru Artekarien Elkarteak (ADECOSE) 2017 ADECOSE BAROMETROAREN IX. Edizioaren emaitzak aurkeztu zituen.
2018ko otsailaren 20an, Espainiako Aseguru Artekarien Elkarteak (ADECOSE) 2017 ADECOSE BAROMETROAREN IX. Edizioaren emaitzak aurkeztu zituen: aseguru-konpainien zerbitzuaren kalitateari buruzko azterlana.

SURNEk hirugarren urtez jarraian berretsi du bere lehenengo postua Bizi Arriskuaren eta Istripuen alorrean ondoen baloratutako konpainia gisa, eta aurreko edizioan Bizia Aurrezkia/Pentsioen kategorian lortu zuen bigarren postuari eutsi dio.

SURNEren emaitzek hobetzen jarraitzen dute, bere zerbitzuaren kalitatea bikainetik gertu dago, eta beren zerbitzuen kalitateagatik ondoen baloratuta dauden 10 konpainian artean dago.  Euren egoitza Espainian duten Konpainien kasuan, bigarren posturaino igotzen da.


Hori guztia Adecose 2017 Barometroan ikus daiteke. Emaitza horiek saritzen dute Erakundeak negozioaren alor guztietan etengabe hobetzeko egindako ahalegina, batez ere gure artekarien dedikazioan. Surnek egunero jarraitzen du lanean apustu horretan.

Azterlanean elkartearen 103 artekaritzak baino gehiagok parte hartu zuten; 950 elkarrizketa baino gehiago egin ziren, eta guztira 42 aseguru-erakunde aztertu ziren.
 
ADECOSE 2017 Barometroa esteka honetatik kontsulta daiteke.

Noticias Relacionadas

3 Maiatza 2024
2023. urtea eztabaida batez bukatu zen, alegia, ea ekonomiak lur-hartze leuna lortuko zuen ala atzeraldi ekonomikoko garai bat hasiko ote zen.
3 Maiatza 2024
Betidanik, eta orokorrean, kontsideratu izan da enpresen jarraitutasuna bermatuta geratzen zela Kalte Propioen eta Erantzukizun Zibilaren aseguruen kontratazioarekin; izan ere, sup
17 Apirila 2024
Nahiz eta autonomoek –normalean- “uste duten” ez dutela jasaten euren jarduera ekonomikoaren konpromisoak betetzea eragozten dien istripurik edo gaixotasunik, Gizarte…