Imagen de cabecera noticias

SURNE AURREZKIA, Errentagarritasuna eta Segurtasuna 3 edo 5 urtera.

28 Apirila 2016
SURNEAHORRO, Rentabilidad y Seguridad a 3 ó 5 años.
Surnek BIZITZA eta AURREZKI produktu bat eskaintzen dio publikoari, oso baldintza interesgarriekin eta banku-produktu gehienek eskaintzen dituztenen gaineko errentagarritasunekin.
Surnek BIZITZA eta AURREZKI produktu bat eskaintzen dio publikoari, oso baldintza interesgarriekin eta banku-produktu gehienek eskaintzen dituztenen gaineko  errentagarritasunekin.

SURNE AURREKIA kapital geroratuko aseguru bat da, errentagarritasuna eta segurtasuna uztartzen dituena. Inbertsioaren horizontea aukeratzea ahalbidetzen du; izan ere, 3 eta 5 urtera kontratatu daiteke, eta erreskatatzeko aukera ere eskaintzen du (merkatuko balioan).

Gaur egun, SURNE AURREZKIAK tasa hauek bermatzen ditu mugaegunean:
3 urterako mugaeguna: % 103 (UTB: % 0,99)
5 urterako mugaeguna: % 107 (UTB: % 1,36)

Tasa horiekin, 10.000 €ko kapital baterako, 10.300 € lortuko genituzke hiru urtean;  edo 10.700 €, bost urterako mugaeguna aukeratuz gero.

SURNE AURREZKI FINKOAren etekinen tributazioa aurrezkiaren oinarrian integratzen da, eta indarrean dagoen zerga-araudiak ezarritako atxikipena egiten zaie.

Gainera, aseguratua mugaeguna baino lehenago hil eginez gero, erakundeak konpromiso hau hartzen du: pertsona onuradunari edo onuradunei ordaintzea erreskateak heriotzaren egunean izango lukeen balioa, gehi 600 €ko kapitala.

1/6: Zenbaki honek produktuaren arriskua adierazten du. 1/6k arrisku txikiena adierazten du, eta 6/6k arrisku handiena.

“Erreskate edo mobilizaziorako eskubidearen balioa asignatutako aktiboen merkatu-balioaren araberakoa da, eta galera mardulak sor ditzake”

“Kapitala itzultzeko konpromisoa mugaegunean soilik aplikatzen da, eta aurretiko salmentak galerak sor ditzake”

Noticias Relacionadas

3 Maiatza 2024
2023. urtea eztabaida batez bukatu zen, alegia, ea ekonomiak lur-hartze leuna lortuko zuen ala atzeraldi ekonomikoko garai bat hasiko ote zen.
3 Maiatza 2024
Betidanik, eta orokorrean, kontsideratu izan da enpresen jarraitutasuna bermatuta geratzen zela Kalte Propioen eta Erantzukizun Zibilaren aseguruen kontratazioarekin; izan ere, sup
17 Apirila 2024
Nahiz eta autonomoek –normalean- “uste duten” ez dutela jasaten euren jarduera ekonomikoaren konpromisoak betetzea eragozten dien istripurik edo gaixotasunik, Gizarte…