Imagen de cabecera noticias

‘Despeinadak’ irabazki du Abran XVI. SURNE Estropada – 56. Eskarra Saria

08 Ekaina 2021
El Despeinada s’apunta a l’Abra la XVI Regata SURNE-56è Trofeu Eskarra

40 itsasontzik parte hartu zuten beste klase batzuetan 'Biobizz’, ‘Kribi’, ‘Marmotinha’ eta ‘Bacilón’ irabazle izan zituen jardunaldi honetan

Abrako bizkaitar urak izan ziren Abrako Errege Itsas Klubak – Errege Sporting Klubak antolatutako XVI. SURNE Estropadaren – 56. Eskarra Sariaren jokalekua. Pandemiaren eraginez iaz ezin egin ostean, Areetako Klubaren egutegiko proba klasikoenetako bat itzuli izan. Aurten, gainera, Euskadiko J80 klaseko Txapelketarekin batera egiten da. Estropaden Batzordeak programatutako ibilbideen ostean, 12 eta 25 korapilo bitarteko ipar-ekialdeko haize zakarrarekin, gurutzaontzien artean Carlos Maidaganen ‘Despeinada” nagusitu zen Estropada klasean, irabazle absolutua izateaz gain; I. Gurutzaontzi klasean, berriz, Juanma Pereiroren 'Kribik' irabazi zuen; Koldo Báezen 'Marmotinha' II. Gurutzaontzi klaseko irabazlea izan zen, eta José Miguel Francoren 'Bacilón' klase Librean nagusitu zen. Eta Euskadiko Txapelketako hiru ibilbideen ostean, J80 klaseko monotipoen artean -hauek estropada eremu berean lehiatuko dira ekainaren 18tik 20ra, J80 Kopan-, lehenengo sailkatua José Azquetaren ‘Biobizz’ bizkaitarra izan zen, zalantzarik gabe; izan ere, lehenengo hiru postuak lortu zituen, Rafael Lassoren ‘Marina Rubicón-Les Roches’ eta ‘Dr. Charcarteguiren' aurrean (biak 6 puntura). Laugarren postua Tomás Truebaren ‘Fhimasa Escuela de Vela José Luis Ugarte' itsasontziarentzat izan zen, eta bosgarren postua Peru Múgicaren ‘Etnia Barcelo' kantabriarrarentzat. J80ek behin betiko lasterketa egingo dute datorren igandean, Euskadiko Txapelketaren tituluaren irabazlea nor den erabakitzeko.

‘Despeinada’, GS R 40 bat, Estropada klaseko irabazlea izan zen, Mikel Emaldiren ‘Maitena’, Alfonso Churrucaren ‘Alpega’, Juan Valdiviaren ‘Gaitera’, Javier Onaindiaren ‘Symphony’, Javier Chávarriren ‘Rat Pack’ eta Mauricio Guiberten ‘Akelarreren’ aurretik. Beste alde batetik, ‘Kribi’ –X332 bat- nagusitu zitzaien Javier García Peñaren ‘Modark’ eta José Luis Ribeden ‘Tchin Tchini’ I. Gurutzaontzian; eta II. Gurutzaontzian ‘Marmotinha’ nagusitu zitzaien Óscar Iturberen 'Txankletas’, Álvaro Estebanen ‘Patuelas’, Miguel Arriolaren ‘Rooster’, Lucio Fernándezen ‘Emilu’ eta Iñigo Inchaurragaren ‘Amandarri dalecandELAri’. Ziurtagiririk Gabeko itsasontzien artean, ‘Bacilón’ izan zen sailkapen horren liderra, ‘Nexus’, Jairo López de Guevararen ‘Ramper’ eta Asier Quintanaren ‘Taramayren' aurretik.

 

DESPEINADA-GANADOR-TROFEO-SURNE-ESKARRA

 

Eskarra Sariaren antolatzailea Abrako Errege Itsas Klub – Errege Sporting Kluba izan zen, Euskadiko Bela Federazioa ordezkatuz, SURNEren babesarekin eta Getxoko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Euskadiko eta Bizkaiko Bela Federazioen eta Espainiako J80en Jabeen Elkartearen lankidetzarekin.

Noticias Relacionadas

3 Maiatza 2024
Betidanik, eta orokorrean, kontsideratu izan da enpresen jarraitutasuna bermatuta geratzen zela Kalte Propioen eta Erantzukizun Zibilaren aseguruen kontratazioarekin; izan ere, sup
17 Apirila 2024
Nahiz eta autonomoek –normalean- “uste duten” ez dutela jasaten euren jarduera ekonomikoaren konpromisoak betetzea eragozten dien istripurik edo gaixotasunik, Gizarte…
22 Martxoa 2024
2023ko azaroan Espainian erregistratutako langabeak 2,7 milioi baino gehiago izan arren, Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioaren arabera, beti ez da erraza izaten lanpostu jakin…