Imagen de cabecera noticias

“Cuidando con ternura” liburuaren aurkezpena

28 Urria 2009
Presentación del Libro "Cuidando con Ternura"
Juan Santiago Marín doktorearen liburuak harrera arrakastatsua izan zuen Bilboko Arte Eder Museoko aurkezpenean. Iñaki Azcuna jauna, Bilboko Alkatea, bertan izan zen.
Juan Santiago Marín doktorearen liburuak harrera arrakastatsua izan zuen Bilboko Arte Eder Museoko aurkezpenean. Iñaki Azcuna jauna, Bilboko Alkatea, bertan izan zen.

Urriaren 26an Bilboko Arte Eder Museoko Auditorioan, Surnek, Alzheimerak jotako gaixoen zaintzaren inguruko “Cuidando con Ternura” liburuaren aurkezpena eskaini zuen. Gaixoaren inguruko guztiarekiko interesa agertu zuen Iñaki Azcuna jaunak. Bilboko Alkate Txit Gorena eta Entitatearen Presidentea den Alberto Uriarte jaunaren hitzen ondoren, egileak berak, Juan Santiago Martín Duartek egin zuen liburuaren aurkezpena.

Aurkezpena bukatutakoan, entzuleen zalantzak eta jakin-minak argitzeko galdera aldia zabaldu zen. Ondoren Museoan bertan koktela eskaini zen bertaratutakoentzako.

Surnek gonbidatu guztiei euren partaidetza eta liburuaren argitalpenean emandako laguntza eskertu nahi die.

Noticias Relacionadas

3 Maiatza 2024
2023. urtea eztabaida batez bukatu zen, alegia, ea ekonomiak lur-hartze leuna lortuko zuen ala atzeraldi ekonomikoko garai bat hasiko ote zen.
3 Maiatza 2024
Betidanik, eta orokorrean, kontsideratu izan da enpresen jarraitutasuna bermatuta geratzen zela Kalte Propioen eta Erantzukizun Zibilaren aseguruen kontratazioarekin; izan ere, sup
17 Apirila 2024
Nahiz eta autonomoek –normalean- “uste duten” ez dutela jasaten euren jarduera ekonomikoaren konpromisoak betetzea eragozten dien istripurik edo gaixotasunik, Gizarte…