Imagen de cabecera noticias

30.000 ahatek aurrera egin ahal dute V WOP Estropatadan aurkako haizearekin

20 Ekaina 2017
30.000 patos pueden en la V Estropatada WOP con el viento en contra
Milaka lagun gerturatu ziren igande bero batean V Estropatada berezira, Itsas Museoaren zabaldegian amaitu zena.
Milaka lagun gerturatu ziren igande bero batean V Estropatada berezira, Itsas Museoaren zabaldegian amaitu zena.

30.000 “Wopatok” hartu zuten parte Estropatadaren bosgarren edizioan, hiribilduko ekitaldirik originalenetariko eta parte-hartzaileenetariko bat, WOP Fundazioak antolatzen duena urtero. Hala, ekitaldiak familia ugari eta milaka lagun bildu zituen giro zoragarriko eta bero itzeleko egunean. Geolokalizatutako 30.000 “WOPatoak”  berriz ere zeharkatu zuten Bilboko Itsasadarra eta, beroaz gain, aurkako haizearen kontra borrokatu behar izan zuten, lasterketaren hasieran ustekabean agertu zena.

Enpresen WOPatonen  hasierako lasterketaren ostean, jendeak espero zuen Estropada heldu zen, Darth Vader-ek Deustuko Zubian lau edukiontziak irekitzeko agindua eman zuenetik milaka ahateak askatzeko. Gero, jaiak egun osoa iraun zuen eta berriz ere Itsas Museoaren zabalgunean kontzentratu zen, familiarekin batera gozatzeko ekintza askorekin: puzgarriak eta pintura-tailerrak jolasgunean txikienentzat; pailazoak; Star Wars-en legioa; abentura anitzeko kirola (bi tirolina Carola garabitik); kontzertuak eta gastronomia oso berezia eta anitza.

Sariak emateko ekitaldian, hiribilduko alkatea den Juan María Aburto egon zen, baita beste erakunde batzuetako ordezkariak eta ekitaldia babestu duten enpresak ere. WOPato azkarrenen jabeek urtebetez doan erabil dezaketen Toyota Yaris Hybrid bat jaso zuten sari gisa; bi pertsonentzako itsas-bidaia bat eta 500 euroko bi opari-txeke, besteak beste.

WOPek jardueraren etekin guztia bideratzen du (Estropatada, kontzertuak, jaialdiak, produktuen salmenta…) gaixotasun neurodegeneratiboen terapiak ikertzera. Orain arte, 260.000 euro baino gehiago bideratu dira zenbait proiektu zientifikora.  Horrez gain, 400.000 euro baino gehiago eman dira gaixotasun neurodegeneratiboen aurkako borrokarako.

V WOP Estropatadak BBKren, El Correo egunkariaren, López Landaren, Metro Bilbaoren eta Surneren babesa izan du eta hauen lankidetza ere bai: Eusko Jaurlaritza (Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila); Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Saila; Bilboko Udala; Comunitac; El Corte Inglés; Sarenet; Itsas Museoa; Urgarbi; Eroski eta Bilbobentura.

Noticias Relacionadas

3 Maiatza 2024
Betidanik, eta orokorrean, kontsideratu izan da enpresen jarraitutasuna bermatuta geratzen zela Kalte Propioen eta Erantzukizun Zibilaren aseguruen kontratazioarekin; izan ere, sup
17 Apirila 2024
Nahiz eta autonomoek –normalean- “uste duten” ez dutela jasaten euren jarduera ekonomikoaren konpromisoak betetzea eragozten dien istripurik edo gaixotasunik, Gizarte…
22 Martxoa 2024
2023ko azaroan Espainian erregistratutako langabeak 2,7 milioi baino gehiago izan arren, Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioaren arabera, beti ez da erraza izaten lanpostu jakin…