Imagen de cabecera noticias

Broker desberdinak. SURNErekin operatzeko forma desberdinak

23 Maiatza 2019
Diferents brokers

Guztiok dakigu, ondo jakin ere, ez dagoela bi pertsona berdinik. Bada, gauza bera gertatzen da aseguruen agente eta artekariekin. SURNEn era guztietako bitartekariekin lan egiten dugu, bere bulego txikitik (batzuetan bere etxetik beretik) aritzen den artekari indibidualarekin hasita eta bulego-eraikin osoak okupatzen dituzten artekaritza  handiekin bukatuz.
 
Horrez gain, baina, kontua da bakoitzak bere erara lan egiten duela. Badira modernoagoak, papera ia erabiltzen ez dutenak eta gestio guztiak online egitea nahiago dutenak, euren ordenagailu, smartphone edo tabletatik. Beste batzuk, berriz, tradizionalagoak dira eta nahiago dute euren bezeroak bisitatzen jarraitu, paperezko formularioak besapean eramanda. Batzuek online soilik saltzen dute, webgune edo erosle baten bitartez; beste batzuentzat, berriz, negozioa bideratzeko modu bakarra da harreman ia adiskidetsu bat izatea azken bezeroarekin.
 
Eta, jakina, horiek guztiek eskatzen digute lana erraztu diezaiegula, tramiteak azkartuz eta alferrikako zereginak murriztuz, euren ahalegin guztiak negoziora bideratu ahal izateko.
 
SURNEn gure artekarien lan egiteko modura egokitzen gara, handiak zein txikiak izanik, modernoagoak zein tradizionalagoak izanik, beren erara lan egiteko behar duten operatiba guztia eskainiz.
 
Horren erakusle bat da bezeroen osasun-egoera ebaluatzeko tramite –beti- gogaikarrirako eskaintzen ditugun aukerak:

  • Alde batetik, paperezko adierazpen tradizionala; berau bideratzeko, saiatzen gara osasun-egoera ebaluatzea ahalbidetzen diguna soilik galdetzen, ahalik eta galdera gutxien egiten, eskatutako produktuaren arabera.   Operatiba hori norberak bete dezakeen PDF bidez ere eskaintzen da; horrek ahalbidetzen du formularioa “eskuz” bete behar ez izatea, eta, hortaz, modu profesionalago batean burutzea.
  • Beste aukera bat da osasunari buruzko adierazpena online betetzea. Gure Bitartekariaren Atarian eskuragarri dagoen eskaera-prozesuan. Sistemak planteatzen ditu plataforman bertan erantzun daitezkeen galderak. Horren ostean, polizaren eskarirako bezeroak sinatu behar duen dokumentua sortzen du.
  • Hirugarren aukera bat, sektorean gero eta indar handiagoa duena eta laster abiatuta izango duguna, telefonoaren bidezko osasun-adierazpena da. Bezeroak konpainiaren dei bat jasotzen du, eta hor osasunari buruzko galdetegia egiten diote. Aukera honi esker, bitartekariak ez dio bere bezeroari  osasunari buruzko galdetegia egin behar, tramite gogaikarri hori saihestuz, eta, gainera, eskariaren prozesua azkartu egiten du.

 
Gure bitartekarien beharretara egokitzeko prozesu horren beste erakusle bat da SURNEren produktuak gero eta gehiago txertatzen ari direla merkatuko tarifikazio-tresnetan (ebroker, MPM, Codeoscopic (Avant2)…). Apustu irmo bat da, eta, gainera, are gehiago indartzen ari da EIAC eredua plataforma horietan integratzearen bidez, bitartekariaren eta konpainiaren arteko datu-integrazioa automatizatzeko xedez; horri esker, eskuko zeregin gogaikarri horiek egiteko beharra kentzen diegu gure bitartekariei.
 
Azken batean, SURNEn pentsatzen dugu gure bitartekarien lan egiteko formetara egokitzea funtsezkoa dela haien guztien gogobetetasunerako ( eta horrela aitortzen digute, urtez urte, ADECOSE Barometroan eta beste ranking sektorial batzuetan). Egokitzapen hau da, eta izaten jarraituko du, SURNEn egunez egun lantzen dugun oinarrizko zutabe bat.

Noticias Relacionadas

17 Apirila 2024
Nahiz eta autonomoek –normalean- “uste duten” ez dutela jasaten euren jarduera ekonomikoaren konpromisoak betetzea eragozten dien istripurik edo gaixotasunik, Gizarte…
22 Martxoa 2024
2023ko azaroan Espainian erregistratutako langabeak 2,7 milioi baino gehiago izan arren, Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioaren arabera, beti ez da erraza izaten lanpostu jakin…
26 Otsaila 2024
Bizitza-aseguru baten kontratazioa une garrantzitsua izaten da, arrazoi batzuengatik. Iturria: IATI