Imagen de cabecera noticias

Autonomoen kotizazio-ereduaren erreforma: lehenengo konklusioak

15 Otsaila 2023
Reforma modelo cotización autónomos: primeras conclusiones

Eredu berriaren jokabideak sortzen dituen emaitzak ikusi bitartean, jadanik aurreratu dira gogoeta eta konklusio batzuk eredu berriak autonomoen errealitatean izango duen inpaktuaz:

PFEZn aitortzeko betebeharra

Urteko erregularizazio-sistemaren zuzeneko ondorioa da 2023tik aurrera autonomo guztiek aurkeztu beharko dutela, nahitaez, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena.

Ekarpen maila

Sistema berriak aldaketak planteatzen ditu autonomoen kotizazio mailan, lortzen diren sarreren arabera (gehiago irabazten dutenek gehiago kotizatzen dute). Taula orokorraren tarteetan, gutxieneko oinarriak gorantz aldatzen dira (urtez urte), halako moldez non kuota proportzio berean hazten baita. Taula murriztuaren tarteetarako, berriz, aldaketek gutxieneko eta gehieneko oinarriak murrizten dituzte. Alde horretatik:

  • Hilean 1.000 eurotik beherako sarrerak dituzten autonomoei (autonomoen % 60) % 30 murriztuko zaie kotizazioa, batez beste.
  • Hilean 1.300 eta 1.700 euro bitarteko sarrerak dituzten autonomoek orain artekoen antzeko kotizazio mailak izango dituzte.
  • Hilean 1.700 eurotik gorako sarrerak dituzten autonomoei kotizazio maila igoko zaie. Hala eta guztiz ere, komenigarria da gogoan izatea tarte horietako gutxieneko oinarriari dagokion kotizazioak ez duela ezein kasutan gainditzen lortutako etekin garbien % 60.
  • Autonomoek sistemaren aurrean planteatu dituzten kezka eta desadostasunen arrazoi nagusietako bat da kuotak igotzeak berekin dakarren kostu ekonomikoa; garbi dago kuotak etekinen goiko tarteetan hazten direla, batez ere ondorengo urteetan (bikoiztu ere egin litezke), baina egia da, halaber, bitarteko tarteetan ez dagoela ia inolako eraginik, eta tarte baxuenek proportzionalki garrantzitsuak diren murrizketak lortzen dituztela.
  • Bukatzeko, azpimarratu behar da ezen, oinarriak eta kuotak igotzen diren arren, sistema berriak ahalbidetzen diola autonomoari Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiari egiten dion ekarpena bere etekin garbien gaineko portzentaje txikiago bat izatea, enpresei eta haien langileei soldata gordinen gainean dagokiena baino (% 37, gutxi gorabehera, besteren konturako langileentzat).

Estaldura-tasak

Autonomoek gutxieneko oinarriagatik kotizatzen jarraitzea erabakitzen duten neurrian, desestaldura-tasek oso handiak izaten jarraituko dute lehenengo urteetan.

Garbi dago, nonbait, eredu-aldaketak ez dituela eramango gutxieneko oinarriagatik kotizatzen zituzten autonomoak tartearen gehieneko oinarriagatik kotizatzera; horregatik, sistemaren babesean egiten diren alderaketak tarte bakoitzean egon daitekeen gutxienekoaren gainekoak izango dira beti. Puntu horretatik abiatuta, eredu berriaren ondorioak aurreko ereduarenekin alderatzean, ikus daiteke desestaldura mailak goiko tarteetan murrizten direla bereziki, baina ez neurri handian, zeren abiapuntuko egoera oso txarra baitzen haientzat (babesgabetasun maila % 84raino iritsi zitekeen, adibidez, hilean 6.000 euroko etekin garbiak –batez beste- zituen autonomo batentzat).

Laburbilduz, nahiz eta ekarpen-eredu berriak behartzen dituen norberaren konturako langileak euren kotizazio-oinarriak igotzera, ikus daiteke autonomoaren babes mailak lotura handiagoa duela estaldura horien kostua indibidualki onartzeko borondatearekin proposatutako ereduarekin baino.

Noticias Relacionadas

17 Apirila 2024
Nahiz eta autonomoek –normalean- “uste duten” ez dutela jasaten euren jarduera ekonomikoaren konpromisoak betetzea eragozten dien istripurik edo gaixotasunik, Gizarte…
22 Martxoa 2024
2023ko azaroan Espainian erregistratutako langabeak 2,7 milioi baino gehiago izan arren, Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioaren arabera, beti ez da erraza izaten lanpostu jakin…
26 Otsaila 2024
Bizitza-aseguru baten kontratazioa une garrantzitsua izaten da, arrazoi batzuengatik. Iturria: IATI