Imagen de cabecera noticias

Autonomoa eta gertatzen diren gauzak

17 Apirila 2024
mujer enferma en casa

Nahiz eta autonomoek –normalean- “uste duten” ez dutela jasaten euren jarduera ekonomikoaren konpromisoak betetzea eragozten dien istripurik edo gaixotasunik, Gizarte Segurantzaren estatistikek kontrakoa adierazten dute; izan ere, ia 300.000 autonomo laneko baja egoeran egon dira 2023ko lehenengo zortzi hilabeteetan, 94 eguneko batezbestekoarekin.

Bajen batez besteko intzidentzia txikiagoa izan ohi da Langile Autonomoen Erregimen Bereziari (aurrerantzean, LAEB) afiliatutakoen artean, Erregimen Orokorreko langileen artean baino; bajen batez besteko iraupena, aldiz, luzeagoa izaten da.

Autonomoaren zaurtezintasunaren mitoa apurtu ondoren (“hilezkorrak” ere ez dira, eta, hortaz, “gauzak gertatu dakieke”), hurrengo urratsa da baloratzea zer ondorio ekonomiko izan ditzakeen bere jardueran hartutako bajak bere ekosistema pertsonal eta familiarrean.

Horrenbestez, ikusi beharko da zenbat jaitsiko dizkion horrek diru-sarrerak, kontuan hartuta Gizarte Segurantzaren prestazioaren erreferentzia oinarri arautzailea izango dela (hileko kotizazioa), eta, hortaz, autonomoak bere hileko etekin garbien azpitik dagoen oinarri bat aukeratzen badu, bajagatik eskuratu ahal izango duen zenbatekoa proportzio horretan murriztuko da.

Horrek guztiak kontuan hartu behar den zaurgarritasun multzo bat sortzen dio autonomoari.

  • Iraupen laburreko bajak oso penalizatuta daude, bai lehenengo hiru egunetan babesik ez dutelako, eta bai hilabete erdiz baino gehiagoz kotizazio-oinarriaren %40ko babesgabetasuna dutelako. Adibidez, 21 eguneko baja batek, kotizazio-oinarria autonomoaren batez besteko etekin garbiekin bat etorri arren, bere diru-sarreren ia erdiaren desestaldura sortzen du.

  

  • Sistemak kotizazio-oinarriekin duen  diskrezionaltasunaren eraginez (2023ko urtarriletik aurrera muga berriak ditu), autonomoen % 80k gutxieneko oinarriagatik kotizatzen du, eta horrek oso babesgabetasun nabaria ekartzen du berekin. Adibidez, 2024an, batez beste 3.000 €-ko etekin garbiak dituen eta gutxieneko oinarriagatik kotizatzen duen autonomo batek ia % 75eko desestaldura izango luke bi hileko baja batean.

  

  • Diru-sarrerak gehieneko oinarrien gainetik dauden kasuak, zeren gehieneko kotizazio mailekin ere nolabaiteko babesgabetasun maila egongo baita. Adibidez, hilean 7.000 €-ko etekin garbiak dituen autonomo batek sistema publikotik lortuko lukeen gehieneko babesa % 42 izango litzateke, hiru hileko baja batean.

  

Jokaleku horren aurrean, Aldi Baterako Ezintasuna (baja) estaltzen duten aseguru-produktuak ezinbesteko osagarria dira LAEBari afiliatutakoentzat, batez ere honako hauentzat:

  • Euren etekinen arabera gutxieneko oinarrian kotizatzen dutenak.
  • Gehieneko oinarriaren gaineko etekinak dituztenak.
  • Haien absentzian negozioa aurrera eraman dezaketen laguntzaileen egiturarik ez dutenak; izan ere, haien baja-aldiak sarreren galera ekarriko du berekin. Egoera are larriagoa izango da bajak dirauen bitartean haien zeregina betetzeko gai den laguntzailerik ez dutenean.
  • Ardura pertsonal familiarrak euren esku soilik dituztenak, gainerako senideek sarrerarik ez dutelako.
  • Penalizazioak saihesteko xedez hirugarrenen kontratazioa eskatzen duten lan-konpromisoak dituztenak.

Autonomoen jarduera ekonomikoaren jarraitutasunak eta haien ongizate pertsonal eta familiarrak hausnarketa bat merezi dute, aditu baten eskutik, hau da, oso egokia da hausnartzea ea zentzuzkoa den une bakoitzean izan nahi edo behar duten babes-egiturak (aseguruak) eskura izatea.

Noticias Relacionadas

31 Urria 2024
Bigarren hiruhilekoan, EBZ izan zen interes-tasak jaisten hasi zena, zortzi urte igaro eta gero; horren ostean, berriz, irailaren 18an, FED  hasi zen murrizketekin, aurreneko aldiz
29 Urria 2024
Gaur egun, eztabaidaezina da tabakismoaren ohitura alde batera uzteak onura ugari dakarrela. Zehazki, honako eremu hauetan:
16 Urria 2024
Normalean, “araua” gizartearen, zientziaren edo ikerketaren “atzetik” joaten da beti.