Imagen de cabecera noticias

Surne 4 kategoriaren liderra da ADECOSE 2020 BAROMETROAN

19 Otsaila 2021
surne-adecose-2021

Konpainia onena izan da, egindako balorazioaren arabera, adar hauetan: Istripuak, Banakako Bizi Arriskua , Bizi Arrisku Kolektiboa eta Bizitza Aurrezpena / Pentsioak.

Martín Navaz ADECOSEko presidenteak ADECOSE 2020 BAROMETROAREN XII. Edizioaren emaitzak aurkeztu ditu ekitaldi birtual batean, parte-hartze aldetik marka bat lortuz: 400 pertsona bertaratuta.

ADECOSE (Aseguru eta Berraseguruen Artekaritzen Espainiar Elkartea) elkarte independente bat da, helburutzat duena aseguru-artekaritzen interesak defendatzea, eta baita, 2020az geroztik, berraseguru-artekaritzenak ere. Guztira, bitartekotza-sektoreko 152 enpresa lider biltzen ditu, ezaugarri komun batez: haien enpresa-egitura eta gaitasun profesionala.

Barometro honek aseguru-konpainien zerbitzuaren kalitatearen baloratzen du, bazkidetutako artekaritza-etxeei dagokienez. XII. Edizio honetan, Barometroaren inkestak 1.391 erantzun jaso ditu, 127 artekaritzen aldetik; horrek esan nahi du ADECOSEko bazkideen % 91,1ek parte hartu dutela. Urtez urte gero eta handiagoa da galdetegia betetzen duten profesionalen kopurua, eta, hortaz, azterlan hau erreferentziazko txosten bilakatu da jadanik aseguru-sektorerako.

Txosten horren arabera, aseguru-konpainien zerbitzuaren kalitatearekin dagoen gogobetetasun maila 6,84 da, iazkoa (6,75)  baino apur bat handiagoa. ADECOSEko artekaritzek hamar aseguru-etxe hauekin lan egiten dute gehienbat: Allianz, Axa, Generali, Mapfre, Zurich, Reale Seguros, Arag, Liberty Seguros, Plus Ultra eta Fiatc.

 

RANKING-SATISFACCION

 

Zerbitzuaren kalitatearekin dagoen Gogobetetasun Orokorrari dagokionez, ADECOSEko aseguru-artezkaritzetako langileek ondoen baloratu dituzten konpainiak honako hauek dira,  7,76 eta 7.00 bitarteko notekin: Reale, Hiscox, Surne, Berkley, Arag, Fiatc, Markel, SOS Seguros y Reaseguros, Plus Ultra, Axa XL, DKV, Zurich, Catalana Occidente eta Asisa. Guztira, 14 konpainia dira “oso ondo” baino nota hobea eskuratu dutenak; 2019an, berriz, 12 konpainiak atera zuten 7tik gorako nota.

 

ADECOSE-INDIVIDUAL    ADECOSE-AHORRO-PENSIONES    ADECOSE-ACCIDENTES    ADECOSE-RIESGO-COLECTIVO    ADECOSE-VALORACION-GLOBAL


Adarrez adar, ondoen baloratutako konpainiak honako hauek dira:

Autoak/Motorra: Reale Seguros
Flotak: Reale Seguros
Ondare-kalteak (Partikularrak): Reale Seguros
Ondare-kalteak (Enpresa): Reale Seguros
Garraioak: Reale Seguros
Erantzukizun zibila: Hiscox
Adar teknikoak: Asefa
Defentsa juridikoa: Arag
Bidaiako asistentzia: Arag
Diru-galerak: Reale Seguros
Banakako osasuna: Asisa
Osasun Kolektiboa: Asisa
Istripuak: Surne
Banakako bizitza arriskua: Surne
Bizitza arrisku kolektiboa: Surne
Bizitza aurrezpena/ Pentsioak: Surne
Heriotzak: Fiatc
Kreditu-asegurua: Crédito y Caución
Kauzio-asegurua: Berkley


Hobetzeko aukerak 

ADECOSE BAROMETROtik ateratzen diren konklusioak kontuan hartuta, oraindik ere badira hobetzeko aukera handiak aztertutako alderdi gehienetan, batez ere baliabideetan, kudeaketa administratiboan eta efizientzian. Istripuen zerbitzuak hobetzeko tarte handia du, bereziki.

Bazkidetutako artekaritzen profesionalek hobekuntzari buruzko oharrak helarazi dituzte, gai batzuen inguruan, hala nola primen igoeren inguruan, zeren uste baitute askotan ez dutela justifikaziorik eta ez direla oso egokiak oraingo egoerarako; halaber, merkatuaren erantzunik eza ere aipatu dute, eta baita Covid-19tik ondorioztatutako estaldura kanpo utzi izana ere.


Aseguru-etxeek Covid-19aren inguruan izandako jardueraren balorazioa

Bukatzeko, galdera bat gehitu da, beraren bidez ebaluatzeko zer neurri abiatu dituzten konpainiek artekaritzetako bezeroei Covid-19aren aurrean laguntzeko. Kasu horretan, puntuazioa balorazio globalaren azpitik geratu da,  6,44ko  batezbestekoarekin.

Noticias Relacionadas

22 Martxoa 2024
2023ko azaroan Espainian erregistratutako langabeak 2,7 milioi baino gehiago izan arren, Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioaren arabera, beti ez da erraza izaten lanpostu jakin…
26 Otsaila 2024
Bizitza-aseguru baten kontratazioa une garrantzitsua izaten da, arrazoi batzuengatik. Iturria: IATI
2 Otsaila 2024
Balorazio orokorra eginda, zerbitzuaren kalitateari dagokionez konpainia onenaren saria da, ADECOSEk (Espainiako Aseguru Artekaritzen Elkartea) emana.