Imagen de cabecera noticias

Lasaitasun garaia da.

24 Apirila 2020
Spot tranquil·litat
Surnen beti pentsatu dugu lasaitasuna dela gure zerbitzurik onena, eta are gehiago orain.

Surnen beti pentsatu dugu lasaitasuna dela gure zerbitzurik onena, eta are gehiago orain. Konfinamendu-garai honetan, eta etorkizunaren ziurgabetasunaren aurrean, mezu positibo bat behar da; horregatik, horixe da gure aseguratu guztiei helarazi nahi diegun mezua. “Lasai egoteko garaia da”, ahalik eta gehien egingo dugulako seguru sentitu zaitezen beti. Lasai egon zaitezke

 

 

Ez ahaztu zure eskura jarraitzen dugula, etxetik lan egiten eta bulegoetatik, ohiko telefono eta helbide elektronikoetan, eta sare sozialetan. Edozein zalantzarik edo gure arreta behar duen gorabeheraren bat izanez gero, gurekin kontakta dezakezu inolako arazorik gabe.

Gure aldetik, babes-neurriak landu eta inplementatzen ari gara gure langileentzat eta gure bezeroentzat, konfinamenduaren amaierari begira, hala nola babes-manparak erabiltzea, lanpostuen artean distantzia jartzea, eta desinfekzio-tratamendu bereziak, hori guztia ingurune seguru bat sortzeko guztiontzat; izan ere, Surnen zerbaitean adituak bagara, horixe da: ahalik eta segurtasun eta lasaitasun handiena ematea.

Noticias Relacionadas

29 Apirila 2020
Zenbait astez isolatuta egon ondoren, SURNEn atzera begiratu nahi izan dugu.
2 Apirila 2020
Eusko Jaurlaritzak langabezia-prestazioa kobratzeko baimena ematen die BGAEen bazkideei, baldin eta COVID-19ren inpaktuaren eraginez ezinbesteko ABEEE edo EEE baten mende badaude
2 Apirila 2020
COVID-19 Koronabirusa 2020ko urtarrilean Txinan agertu eta berriki herrialde ugaritara modu globalean hedatu izanaren eraginez.