Imagen de cabecera noticias

COVID-19aren hedapenaren kontrako neurriak

02 Maiatza 2020
wash_hands

Honako hauek dira COVID-19aren hedapenaren kontra borrokatzeko eta hurrengo eszenarioari aurre egiteko xedez Surnek gure bulegoetan hartu dituen 10 neurriak.

 

p

 

 

 

 

1.Telelana ahal den postuetan.

Telelanaren lehentasunaren irismena eta esanahia zehaztea: derrigortasuna vs. komenigarritasuna, iraupena eta baldintzak.

 

 

t

 

 

 

 

2.Kutsapenak prebenitzeko neurriak.

Detekzio- edo diagnostiko-testa egiteko aukera baloratzea, eta baita tenperatura hartzeko edo osasunari buruzko galdetegiak egiteko aukera ere baloratzea, horren bidez kutsapen-arriskua lantokietan murrizteko. Hori guztia baldintza jakin batzuetan (langileei ezarri lekiekeen derrigortasuna espresuki aztertuz, datuen pribatutasunetik eta haien tratamendutik ondorioztatzen diren eskubideak kontuan hartuz).

 

 

h

 

 

 

 

3.Kutsapenik gertatuz gero jarduteko neurriak.

Kutsapenen detekzio edo susmoen aurrean jarduteko protokolo bat ezartzea (kasu posibleak, probableak, egiaztatuak edo infektatuekiko lotura estuarekin) eta jarduerarekin horrelako egoeretan jarraitzeko planak. 

 

 

r

4.Bulegotara sartzeko, bertan egoteko eta hortik irteteko neurriak.

Lantokietako sarrera, irteera eta egonaldia antolatzea (txandak ezartzeko aukera, ordutegi malgua, txandakako presentziako sistemak, lantokietara modu mailakatuan sartzea eta hortik horrela irtetea, txandak aldi berean elkartzea saihestuz, eta abar.).

 

 

2

 

 

 

 

5.Antolakuntzazko neurriak.

Antolakuntzazko neurriak hartzea pertsonen arteko kontaktua minimizatzeko (bilera eta ekitaldi presentzialen ordez bide telematikoak erabiltzea) eta segurtasun-distantzia mantentzen dela segurtatzea (lanpostuen antolaketa espaziala, pertsonen zirkulazioaren antolaketa, aforo mugatuak eta eremu komunen erabilera mailakatua, babes-pantailak jartzea, eta abar.).

 

 

m

 

 

 

6.Babes pertsonaleko neurriak.

Babes pertsonaleko neurriak baloratzea eta norbera babesteko ekipamenduak ematea (adibidez: musukoak edo eskularruak ematea egokia ote den modu espezifikoan aztertuz), hala dagokionean, kutsapenak prebenitzeko.

 

j

 

 

 

 

7.Higiene pertsonaleko eta garbiketarako neurriak.

Higiene pertsonaleko neurriak eta lantokietako garbiketa indartzea (beharrezkoak diren produktuak hornituz), hondakinen kudeaketa barne sartuta.

 

e

 

 

 

 

8.Kolektibo berezientzako neurriak.

Kolektibo berezientzako neurri konkretuak ezartzeko aukera (bereziki sentiberak diren langileak edo arriskua duten kolektiboekin bizi direnak, kontziliazio-beharrak dituztenak, eta abar.).

 

b

 

 

 

9. Segurtasun-neurriak bidaia eta joan-etorrietan.

Joan-etorri eta bidaietan hartu beharreko segurtasun- eta prebentzio-neurriak aztertzea. Garraiabide seguruen erabilera sustatzea.

 

s

 

 

 

 

10.Parte-hartzea, informazioa eta prestakuntza.

Laneko arriskuen prebentziorako zerbitzuek, barneko segurtasun- eta osasun-organoek, datuen babeserako ordezkariek eta langileen legezko ordezkariek legean eta modu konbentzionalean aurreikusitako moduan parte hartzea, eta baita langileek ere, haientzako informazioaren eta haien prestakuntzaren bitartez.

 


 

Surnen arau hauek ezarri ditugu edonorentzat eskuragarri dauden gomendio eta informazio ofizialetan oinarrituta. Hemen eskura dezakezu informaziorako esteken zerrenda, gaztelaniaz.

Puedes visualizar esta información y los links a la información en formato PDF en el sigueinte link.

Noticias Relacionadas

17 Apirila 2024
Nahiz eta autonomoek –normalean- “uste duten” ez dutela jasaten euren jarduera ekonomikoaren konpromisoak betetzea eragozten dien istripurik edo gaixotasunik, Gizarte…
22 Martxoa 2024
2023ko azaroan Espainian erregistratutako langabeak 2,7 milioi baino gehiago izan arren, Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioaren arabera, beti ez da erraza izaten lanpostu jakin…
26 Otsaila 2024
Bizitza-aseguru baten kontratazioa une garrantzitsua izaten da, arrazoi batzuengatik. Iturria: IATI