Imagen de cabecera noticias

Pentsio-produktuak eta antzekoak

18 Abendua 2023
PLANES DE PENSIONES

Urtearen garai honetara iritsita, pertsona asko pentsio-planez gogoratu ohi dira, epe laburrerako zerga-kenkariei begira; beste batzuk, berriz,  gure gizartearen zahartzearen ondorioz erretiro-sistemak duen etorkizun zalantzagarria gogoan izanik.
 
Hedabideek gogoratzen digute, noizean behin, etorkizun zalantzagarriak alternatiba osagarrien plangintza arrazoitu bat eskatzen duela, hau da, etorkizun lasaiagoa eta itxaropentsuagoa nolabait bermatzen duten alternatibak behar dituela.
 
Esaten genuenez, urtez urte errepikatzen den diskurtso astun hau nekez helarazi dakieke gazteei, zeren irteerako lerroan baitaude, edo euren lehenengo kilometroak egiten ari dira lan-bizitzaren bidean. Horren arrazoia izan daiteke, nonbait, helmuga urrun ikusten dutela eta etorkizunean arazoa konponduta egongo dela sinesten dutela .  Gerta liteke, halaber, ez ulertzea guztiz ondo zein den aurrez aurre duten eszenarioa.
 
Egon badira irtenbideak, eta asko jadanik planteatuta daude eta gauzatzen ari dira. Baina, batez ere, kontzientzia hartu behar  da gazte-gaztetatik, baita familia-nukleotik ere, eta garrantzitsua da egiazko informazioa bilatzea eta baliabideak ahalik eta goizen aurrezten hastea, etorkizunerako.
 
Gogoan izan behar dugu munduak aurrera egiten duela eta aldaketak gero eta handiagoak direla. Iraganeko kontzeptuek ez dute iraungo etorkizunean, eta aurreikuspena eta etorkizuneko arazoak konponduko dizkiguten produktuen bilaketa dira gaitz larriagoak saihesteko irtenbiderik onena.
 
Esan ohi da urtearen amaiera asmo berrien eta aurreko guztiari errepasoa egiteko garaia dela. Aurreikuspen pertsonal eta kolektiboa, dela pentsio-planen bitartez dela beste finantza-/aseguru-irtenbideen bitartez, gure asmo eta gomendioa izan beharko litzateke etorkizun lasairako.

Noticias Relacionadas

10 Urria 2024
Bizi-itxaropenak Espainian azken urtetan izan duen hobekuntza da, zalantzarik gabe, gure herrialdearen garapen sozioekonomikoaren froga garbienetako bat.
2 Urria 2024
Enplegu-plan Sinplifikatuak (aurrerantzean, EPSak) aurrezpen-modalitate bat dira, jarduera ekonomikoen testuingurukoak, enpleguko pentsio-planen bultzada arautzen duen 12/2022…
25 Iraila 2024
3/2022 Errege Lege Dekretuak kotizazio-sistema berri bat onartu zuen norberaren konturako langileentzat –hau da, autonomoentzat-, lehendik zeuden Gizarte Segurantzako erregimen…