Online testamentua

Ahora estar tranquilo es más fácil que nunca

Pentsio plana edota BGAE bat gurekin kontratatuta baduzu, horrek esan nahi du gustukoa duzula lasai eta babestuta egotea edozein zirkunstantziaren aurrean; horregatik, orain zure Online Testamentua erabat dohainik egiteko aukera eskaintzen dizugu, DAS LEX ASSISTANCEk (DAS) eskaintzen dizun zerbitzuari esker.

Deskubritu ezazu zein erraz eta erosoa den orain arte gogaikarria eta konplikatua zen tramite hori egitea. DASekin lortutako akordioari esker, idazkaritza, abokatua eta notarioa zuretzat inolako kosturik gabe barne hartzen dituen legezko zerbitzu hau erabil dezakezu.

 

BARNE SARTZEN DIREN ZERBITZUAK

Notario aurreko testamentu irekia egitea

Tramitea prozesu honen arabera egingo da:

  1. DASen webgunera sartzearen bidez edo 902 190 118 edo 93 331 91 35 telefonoen bidez (ordutegia: 9:00etatik 20:00etara, astelehenetik ostiralera, lanegunak direnean), testamentua erredaktatzeko beharrezkoa den informazioa ematen da.
     
  2. DASen abokatu batek kasua aztertuko du eta, beharrezkoa izanez gero, egin beharreko gomendioak egingo ditu zure borondatea legearen betekizunetara egokitzeko.
     
  3. Prozesu osoan zehar, testamentuaren erredakzioarekin zerikusia duen edozein gai kontsultatu ahal izango duzu asignatu zaizun abokatuarekin.
     
  4. Konpainiak testamentu-proposamen bat prestatuko du eta hitzordu bat lotuko du zure etxetik edo lantokitik gertu dagoen notariotza batekin.
     
  5. Notarioak Azken Nahien Egintzen Erregistroko inskripzioa egingo du, jatorrizko testamentua gordeko du eta zuri emateko kopia bat egingo du.

* Zerbitzu hau erabiltzeagatik sortzen den beste edozein gastu Bezeroaren konturakoa izango da.

* Zerbitzua behin soilik emango da dohainik, aholkularitza Espainiako Zuzenbide erkide edo foralari buruzkoa izango da, eta testamentua Espainian kokatutako notaritza batean emango da

 

Bizi-testamentuari buruzko aholkularitza juridikoa

 

DASen abokatu batek telefonoz lagundu ahal izango dizu aurretiko jarraibideen dokumentua egiteko moduaz -dokumentu hori Bizi-testamentua edo aldez aurreko borondateen dokumentua ere deitzen da.

 

DAS

 

Zerbitzu honek ez ditu barne hartzen:

  • Ondorengotzatik edo testamentu-judiziotik ondorioztatzen diren gastuak, hala nola ondorengotzen zergaren ordainketa, tasak eta gainerako zerga-ordainarazpenak, ezta auziak edo prozedura administratiboak ere, bai haien jatorria testamentua edo balizko ondorengotza bada eta bai jatorria bestelakoa bada.
  • DLAk kontratatzen ez dituen notario edo profesionalen esku-hartzea.
  • Zerbitzua betetzera etortzeko edo bertan esku hartzeko sortzen diren gastuak: habilitazioa, garraio, ostatua eta dietak.
  • Espainiakoa ez den beste zuzenbide batez bideratu behar diren testamentuak, nahien egintzak eta aholkularitzak.
  • SURNErekin dagoen harremana deuseztatu eta gero eskatzen diren zerbitzuak.

 

Baldintzak