Ongi etorri Surneren web gunera

Surne Aseguru eta Pentsioak-ko Hasierako Orria
 

Produktu nabarmena, SurneVida
 
 

PRIBATUTASUN POLITIKA

Jarraian deskribatzen den pribatutasun politika Webgune guztiari aplika dakioke, www.svrne.es domeinuaren bitartez sarbidea duten orrialde eta azpi-orrialde guztiak barne ulertuz, Webgune honetan kokatutako esteken bitartez sarbidea duten webguneak ezik; SVRNE MUTUA DE SEGUROS Y REASEGUROS A PRIMA FIJA -SURNE- eta berarekin erlazionatutako entitate juridikoek (aurrerantzean, SURNE Aseguru eta Pentsioak) horiek izan ditzaketen pribatutasun eta datu babes politikekiko inolako erantzukizuna ukatu egiten dute.
SURNEk Webgune honetako erabiltzaileei adierazpen honekin bertan bildutako datuekiko SURNEk duen datu pertsonalen babes arloan duen politika islatzen duela jakinarazi nahi die. Datu pertsonalen arloan indarrean dagoen araudia, hau da, abenduak 13ko, 15/1999 Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organikoa, (aurrerantzean, PBLO) eta bere garapen teoria zehatz-mehatz errespetatuz eratu da politika hau.
Ondorioz, Webgune honen bitartez bildutako erabiltzaileen datuak beti ere datu pertsonalen babes arloan indarrean dagoen araudia errespetatuz tratatuko dira.

DATU PERTSONALEN BILKETA

SURNEk ez ditu Webgune honen erabiltzaileen datu pertsonalak bere gogoz kontrako dispositibo edo prozedura automatikoen bitartez (cookie-ak) lortzen, Webgunetik nabigazio anonimoa guztiz posiblea delarik erabiltzeak hala nahi izan ezkero. SURNEk Webgunean horretarako dauden mekanismoen bitartez (“kontaktua” galde-sorta, e-posta bidez SURNErekin komunikazioak, etab.) euren borondatez ematen dituzten erabiltzaileen datu pertsonalak baino ez ditu izango.
Erabiltzaileak bere borondatez emandako datuok, SURNE Aseguru eta Pentsioak osatzen duten entitate ezberdinetako erantzukizun fitxategietan sartuko dira, entitateok erabiltzaileei komertzializatutako produktu edo zerbitzuei buruz eskatutako informazioa eskaini ahal izateko. Beraz, SURNEri bere datu pertsonalak ematen dizkion erabiltzaileak, zerbitzua eskaini eta galdetutako informazioa argitzeko espresuki onartzen du SURNEk datu tratamendua egitea.

SEGURTASUN NEURRIAK

Webgune honen bitartez bildutako datu pertsonalak SURNE Aseguru eta Pentsioak-en erantzukizuna diren datu baseetan gordetzen dira, DBLO eta bere garapen araudian ezarritakoaren arabera bertan edukitako informazioaren konfidentzialtasuna, segurtasuna eta kalitatea bermatzen duten izaera tekniko, antolaketa eta segurtasunari dagokionez neurri guztiak harturik.
Webguneko erabiltzaileak eta SURNEren arteko komunikazioak ez darabil kanal segurua, eta transmititutako datuak ez daude zifratuta, hori dela eta DBLOren 7. artikuluko terminoetan bereziki babespekotzat eman daitezkeen datu pertsonalak (ideologia, afiliazio sindikala, erlijioa, sinesmenak, arraza edo etnia jatorria, bizitza sexuala edo osasunari dagozkion datu pertsonalak) ez bidaltzeko eskatzen diegu erabiltzaileei, kanal ez seguru bati dagozkion segurtasun neurriak direla eta ez baita gomendagarria. Horregatik, erabiltzaileak bidalitako mota horretako datu guztiak, tratatu ere egin gabe berehala ezabatu egingo dira.

DATU TRATAMENDUAREN HELBURUA

Norbere gogoz erabiltzaileak emandako datu pertsonalak bildu dituen galde-sortak espresuki adierazten duen helburu zehatzerako baino ez dira erabiliko, SURNEren enpresa jarduerarekin erlazionatutako helburu zilegietarako izango dira beti eta konfidentzialtasun osoz tratatuko dira, bildutako helburuetarako bakarrik eta biltzerakoan erabiltzaileari jakinarazten zaizkiolarik.
SURNEri Webgune honen bitartez bere borondatez datuak ematen dizkion erabiltzaileak espresuki onartzen du, kontrakoa esan ezean, datu pertsonal horiek SURNEren berriak, produktuak eta zerbitzuen informazio komertziala jasotzea, baita e-posta bezalako medio elektronikoen bidez ere, betiere Informazio Gizartearen Zerbitzu arloan komunikazio elektronikoei dagokionez indarrean dagoen legediaren xedapenen arabera, zein beste legeria ezargarrian xedatutakoaren arabera.

DATU LAGAPENA

Webgune honen bitartez euren borondatez datu pertsonalak ematen dituzten Erabiltzaileek espresuki onartzen dute SURNE MUTUA DE SEGUROS Y REASEGUROS A PRIMA FIJA, aseguru eta aurreikuspen sozialean ere diharduten SURNE Aseguru eta Pentsioak osatzen duten beste Entitate juridikoak, Webguneko "Kontaktua" sailean biltzen direlarik euren identifikazio datuak, eta SURNEk aurreikuspen sozialerako produktu eta zerbitzuen banaketarako akordioak sinatutako aseguru eta aurreikuspen sozialean diharduten bestelako enpresen artean datu pertsonalok komunikatzea; betiere datu pertsonalen babesari dagokionez legeriak ezarritakoa betez, bereziki komunikazioaren helburuari dagokionez, zeina beti izango den datuak biltzeko arrazoia betetzea. Datu komunikazioa onartu nahi ezean, bilketarako ezarritako galde-sortak ez betetzea eskatzen dizuegu.
Horrez gain, erabiltzaileak bere borondatez Webgunean emandako datuak eta informazioa eta aldi baterako kontratu bat indarrean den artean bil daitezkeenak, osasun datuak barne, hala balegokio, zilegi da kontratuarekin erlazionatutako jarduera profesional egokia izateko beharrezkoa den artean aseguru sektorearekin erlazionatutako pertsona fisiko edo juridikoei (berraseguru konpainiak, aseguru agenteak, aseguru artekaria...) jakinaraztea zein aseguru entitateen fitxategi komunetan iruzurrari aurrea hartzeko, istripuak likidatzeko eta tarifikatzea lortu, arrisku aukeraketa egin eta aseguru teknika ikerketak egiteko lankidetza estatistiko aktuarialerako.

DATUEN KALITATEA: SARBIDE, JARKIERA, ZUZENKETA ETA DEUSEZTAPEN ESKUBIDEAK

SURNE Webgune honetako erabiltzaileek euren borondatez emandako datu pertsonalak beti eguneratuta izatera konprometitzen da, hartara, erabiltzaileon nortasun eta ezaugarriak egiazki agertuz, horrela, edozein erabiltzailek noiznahi, emandako datu pertsonalak zuzentzeko eskubidea izanik.
Azkenik, edozein Erabiltzailek, noiznahi, SURNE MUTUAri emandako datu pertsonaletara sartu, zuzendu edo, hala balegokio, tratatzeari uko egin edo deusezteko eskubidea dauka "Kontaktua" sailean adierazitako helbideetara zuzendutako komunikazioaren bitartez.