SVRNE MUTUA DE SEGUROS Y REASEGUROS A PRIMA FIJA -SURNE- eta berari lotutako Entitate juridikoak (aurrerantzean, SURNE Aseguru eta Pentsioak ), bere bezeroei eta publikoari orokorrean zerbitzu hobea eskaintzearren, webgune hau sortu du, zeinak SURNE eta hari lotutako Entitate juridikoei buruzko informazioa duen, euren identifikazio datuak "Kontaktua" sailean agertzen direlarik, halaber eskaintzen dituzten produktu eta zerbitzuak ere.
Webgune honetarako sarrera, nabigazioa eta erabilera libreak dira, Erabiltzaileak Lege Jakinarazpen honen xedeak, indarrean dagoen legeria, ohitura onak eta Interneten eremuan onartu ohi diren jarrerak betetzen dituen artean. www.svrne.es domeinuan kokatutako webgunera (aurrerantzean, Webgunea), edo/eta bertatik sarbidea duten beste edozein gunetara sartzean, erabiltzaileak Webgune honen "Pribatutasun politika – Datu pertsonalen babesa" irakurri, ulertu eta onartzen duela espresuki adierazi behar du. Testu bietan deskribatutako xede eta baldintzak onartu ezean, Webgunea erabiltzeari uzteko eskatuko dizugu, SURNEk errespetatzen ez duten erabiltzaileei Webgunerako sarbidea ukatzeko eskubidea baitu.
Webgune honetarako sarrera libre eta debaldekoa da. Halere, bertako eremu batzuetarako bidea SURNE Aseguru eta Pentsioak-ek aintzat emandako erabiltzaile erregistratuentzako murriztua izan daiteke, eremu horietarako sarbidea eta erabilpena erregistratutako erabiltzaileek espresuki onartu beharko dituzten baldintzen araberakoa izango da, hala nola SURNE Aseguru eta Pentsioak-ekin erabiltzaileek sinatutako hitzarmen dokumentuen arabera.
Webgune honen bitartez eskaini nahi dugun zerbitzua dela eta, Webguneko erabiltzaileengandik jasotako eskari, iradokizun edo komunikazio guztiak erantzun nahi ditugu. Dena den, nahiz eta komunikazioei erantzun azkarra ematearren ahalik eta gehien egingo dugun, ezin dugu ziurtatu, hartutako eskari bolumena eta planteatutako kontuen zailtasunaren araberakoa izango baita. Halaber, ezinezkoa suertatzen zaigu funtzionamendua bermatzea, zein Internet bidez zure esku jartzen dugun e-posta bidezko harrera eta bidalketa, izan ere ez baitaude gure kontrolpean. Azkenik, zentzudun epe batean eskatutako erantzuna jasotzen ez duten erabiltzaileei, erantzun gabeko komunikazioa edo komunikazioak birbidaltzeko eskatzen diegu.
Webguneko erabiltzaileengandik jasotako informazio guztia gure "Pribatutasun politika – Datu pertsonalen babesa"k adierazten duenaren arabera.
Webgune honetan, SURNEk bertako erabiltzaileen esku jartzen du eskaintzen dituen produktu eta zerbitzuen inguruko debaldeko informazioa, alabaina, ez da eskainitako produktu edo zerbitzuak modu zuzenean kontratatzeko aukerarik.
Webgune honek duen informazioak bere argitalpenaren ondorengo balizko zuzenketak jasan ditzake, hortaz, eragin guztietarako behin-behinekoa izanik, SURNE haren zuzentasuna, egiatasuna edo zehaztasunaren arduraduna izan gabe. Informazio horrek izaera adierazgarri, orientagarri eta balioetsia baino ez du eta ez du SURNE Aseguru eta Pentsioak-entzat balio loteslerik etorkizuneko kontratazioetan, SURNE Aseguru eta Pentsioak-ek eskainitako produktu edo zerbitzuaren kontratazioaren azken prezioan aldaketak sor daitezkeelarik, errakuntza informatikoak, webguneko edukien eguneraketa eza, zerbitzu ezberdinetarako Entitate komertzialek prezioak aldatu, kontratatutako zerbitzuaren azken ezaugarriak, zergak eta errekargu ezargarriak eta abar bezalako aldagaiak barne.
Horregatik, erabiltzaileak ezin izango dio SURNEri inolako erantzukizunik eskatu Webgunean emandako informazioaren arabera hartutako erabakietan kalte-galerak direla eta, nahiz eta informazioa osoa ez izan edo errakuntzak egon.
"Bitartekariaren intraneta" SURNE Aseguru eta Pentsioak-en Internet bidez aseguru eta aurreikuspen sozialerako produktuen komertzializaziorako bitartekaritza kontratuak egiteko tresna da. Zerbitzua erabili eta "Bitartekariaren Intranet” zerbitzuaren Baldintza Bereziak onartu dituela sinatu duten Bitartekariek tarifikatzeak, kontratuetarako dokumentuak emititu eta bitartekatutako bezero aseguru-zorroan sarean aritzeko aukera dute.
Diseinu, marka, irudi, logo, grafiko, ikono, aplikazio eta Webguneko bestelako edukien jabea SURNE da edo, hala balegokio, SURNEk erabiltzeko bere legezko jabeen lizentzia dauka, hortaz jabego industrial eta intelektualaren ingurukoak babesturik ditu. Webgunerako sarbideak inola ere ez die erabiltzaileei eskubide horien lagapena luzatzen.
Erabiltzaileek Webgunea eta bere edukien erabilera pribatua egin dezakete. Inola ere ezingo diote erabilera komertzialik eman, ez eta bertako elementuak edonola era moldatu, zabaldu edo publikoki komunikatu. SURNEk espresuki permititutakotik aldentzen den diseinua edo edukiaren kopia edo baimenik gabeko edozein erabilpenek, berorren propietate intelektualaren eskubideen titularra izanik, bere eskubideetan eragingo du eta Webguneko edukien erabilera debekatuta dago Espainian indarrean den araudi aplikagarriaren arabera. Zeharo debekatuta dago SURNEk Lege Ohar honetan onartzen dituen inolako helburu edo modu ezberdinekin Webguneko edukiak erabiltzea.
Erabiltzaileek, SURNEren Webgunean eskuragarri dagoen marka, izen, logo edo beste edozein zeinu bereizgarri erabili nahi izan ezkero, SURNEren derrigorrezko baimena eskatu beharko dute web-masterrarekin kontaktuan jarririk, Lege Ohar honetan adierazten diren kontaktu bideak erabilita.
Webgune honen erabiltzailea aipatutako eskubideak errespetatzera eta kaltetu ditzakeen edozein jarrera baztertzera konprometitzen da. Webguneko diseinu edo edukien kopia edo SURNEk baimendutakotik aldentzen den baimenik gabeko edozein erabilerak, bere jabetza intelektualaren eskubideen jabe izanik, bere eskubideei eragingo die eta, beraz, SURNE bere jabetza intelektual eta industriala kaltetzen duen ororen kontra bere legezko eskubideek babesturiko bezainbat ekintza penal zein zibiletan ekitea legezkoa izango da.
.
Bere gogoz eta kabuz Erabiltzaile erregistratu bezala izena eman edo Webgune honetan ezarritako prozeduren bitartez bere datu pertsonalak SURNEri ematen dizkion erabiltzaileak, Webgune honetako "Pribatutasun politika – Datu pertsonalen babesa" atalean deskribatutakoaren arabera eta betiere datu pertsonalen pribatutasuna eta informazio gizartearen zerbitzuen arloan unean indarrean dagoen araudia errespetatuz, datuok tratatzeko baimentzen du SURNE. Pribatutasun Politikan horretarako xedatutako prozeduraren bitartez, edozein unetan izango du erabiltzaileak araudi aplikagarriak ematen dion bere datu pertsonaletarako sarrera, zuzenketa eta deuseztapen eskubideak erabiltzeko egokiera.
Webgune honek SURNEk editatu, kontrolatu, mantendu edo gainbegiratzen ez dituen beste webgune batzuetarako esteka edo loturak ditu, hots, webgune horietako edukietan ez du erantzukizunik. Bakoitzaren titularren erantzukizuna dira edukiok eta SURNEk ez ditu bermatzen ez aintzat hartzen. Orri honetan agertzen diren loturen funtzio eta xedea erabiltzaileari SURNEren jarduerarekin erlazionatutako beste zerbitzu edo informazio iturri batzuk helaraztea besterik ez da. SURNE ez da inola ere esteka horien bitartez lortutako emaitzaren erantzulea.
SURNEk ez du beregain hartu ez bermatzen Webgunearen bitartez lotutako guneetako informazioaren mantentze, erabilgarritasun edo jarraitasuna, ez eta lotutako leku horietako informazio edo zerbitzuen mantentzea ere.
Webgune honetara estekak txertatu nahi dituzten erabiltzaileek Webgunea edo bere edukiez, adierazpen faltsu, ez-zehatz edo desegokiak egitea baztertu beharko dute. Ez da inola ere ulertaraziko SURNEk esteka baimentzen duenik, ez gainbegiratu, onartu edo edonola ere bere gain hartzen dituenik Webgunerako esteka ezartzen deneko Webgunean eskaini edo adierazitako zerbitzuak. Esteka ezartzeak ez dakar SURNE eta berori agertzen deneko webguneko titularraren arteko inolako erlaziorik.
ilegala, ez-morala edo ohitura onek, ordena publikoak, onartutako Interneten erabilerak edo edonola ere inoren eskubideak urratzen dituzten informazio edo edukiak dituzten webguneetan ez dira Webgunerako estekak ezarriko.
Aurretiaz adierazitako betekizunak errespetatuz, hala balegokie, beste webgune batzuetatik Webgunera egindako loturek gunera sarrera permitituko dute, baina inola ere ez dute bere edukirik erreproduzituko (atalka zein osorik), identifikazio bezala, SURNEren logotipo edo izendapen soziala ezik.
SURNEk ez du bere Webguneko edukien eguneraketa, zehaztasuna edo/eta erabilgarritasun osoa bermatzen, ez eta bere gain hartzen, modu iragankorrean, bulegoetan eskuragarri dauden inprimakiak eta webgunean argitaratutako dokumentuon bertsio elektronikoaren arteko desadostasunak, ekiditen saiatzen den arren. Dena dela ere lehenengoak nagusituko dira ezbairik izatekotan.
SURNEk Webgunearen bitartez erabiltzaileei zerbitzu iraunkorra eman nahi dien arren, izaera ezberdindun gorabeherek eten dezakete. Hala izango balitz, SURNE ez da inola ere Webgune honetarako sarbide zerbitzuaren eteteak erabiltzaileak edo bere informatika ekipoetan izan ditzakeen kalteen erantzule izango. Halaber, SURNEk ez du onartuko inolako erantzukizunik bere zerbitzuen hornidura etenaldiak eragindako datu, informazio, fitxategi galeran; horretatik erator daitezkeen kalte-galeren erantzukizun orori uko eginez. Erabiltzaileak zerbitzuaren erabilera bere arriskupean egiten duela onartzen du eta SURNEk ez duela erantzungo gerta daitezkeen zerbitzuaren erabilgarritasun edo jarraitasun eza, sarbide akatsak, helburu zehatzen baterako egokitasuna edo erabiltzailearen iguripen edo beharrizanak ez betetzean, zein berorren fidagarritasunak eragindako kalte-galeretan.
SURNEk ez du bere gain hartzen Webguneko sail batzuetan argibide gisa agertzen den informazio fiskala une oro eguneratuta egotea, nahiz eta beti egingo dituen eginahalak horrela izan dadin eta, hartara, gure Webguneko erabiltzaileei zerbitzu hobea eskainiz.
SURNEk ez du bermatzen, bere borondate edo kontroletik at, bere saretik edo SURNEko Webgunean erabiltzaileak sarbide duen sareetako datu, programa, informazio edo iritzien zehaztasun, kalitate edo fidagarritasuna, zeinahi dela ere bere jatorria.
Ez da SURNEren erantzukizuna Webgunearen bitartez izandako zerbitzu edo edukietarako sarreraren ondorio bezala inorekin sinatutako betebeharren hauste, atzeratze, betetze desegokia edo bukaera.
Webgune honetako "Pribatutasun politika – Datu pertsonalen babesa" eta “Lege jakinarazpen” hau, zein bere edukiak, arloari dagokion legeria une oro errespetatuz egin da, bereziki Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, eta Informazio Gizarte eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuen uztailaren 11ko 34/2002 Legea, eta uneko legeriaren edozein aldaketara moldatzeko noiznahi berrikusi eta aldatu ahal izango dira. Kasu horretan, eduki berria Webgunean argitaratzen den une beretik, bertako erabiltzaileentzako eskuragarri delarik, ezargarria izango da.
Webgunearen erabileraren ondorioz sor daitekeen eztabaida edo gatazka oro Espainian indarrean dagoen legeriaren arabera ebatziko da. Bilboko Epaitegi eta Auzitegien jurisdikzio eta eskumenean, lurralde eskumen judizialaren ezarpenari dagokion gai zehatzaren legeria eragingarrian ezarritakoaren kalterik gabe.
| Webgune honek VeriSign-en SSL ziurtagiriak aukeratu ditu merkataritza elektronikoa eta komunikazio konfidentzialak babesteko. | |
| SSL ziurtagiriei buruz. | |