Adina, gaixotasuna zein desgaitzea dela eta, autonomia fisiko, mental, intelektual edo sentikor eza edota galerarekin loturiko etengabeko egoera da dependentzia, non eguneroko funtsezko eginbeharretarako beste pertsona bat edo batzuk edota laguntza garrantzitsuak behar diren; edo desgaitze intelektual edo buruko gaixodunen kasuetan, euren autonomia pertsonalerako laguntzak.
Apirileko 504/2007 Errege Dekretuak Dependentzia Balorazio Baremoan maila ezberdinak puntu bidez zehazten ditu. SURNEDEPENDENTZIAk berme aseguratudun menpeko pertsonen beharrizanetarako dependentzia maila bitan sailkatzen du:
Medikuntza eta bizimodu osasuntsuen garapena dela eta, bizi itxaropena gure herrian hainbat hazi da, orain adin bakoitzari hobeto dagokion bizi kalitatearen bila gabiltza.
Gero eta urte gehiago betetzen dugu baina gure independentzia eta gure kabuz baliatzeko gaitasunak mehatxatzen dituzten gaixotasunak gero eta arruntagoak dira.
Horregatik eskaintzen dizugu SURNEDEPENDENTZIA, dependentzia egoera batera heltzekotan sorturiko gastuei aurre egiteko lagungarria dena segurua, gure mugikortasunaren arabera etxea moldatzea, etab. Lasai egotea permititzen diguna asegurua.
SURNEDEPENDENTZIArekin aipatutako dependentzia mailetara heltzen den aseguratuak biziarteko errenta konstantea jasoko du. Hontara dependentziak eragindako gastuei aurre egin ahal izango die, esate baterako, autonomia pertsonalean laguntza tresnak erostea, jagole bat kontratatzea zein mediku tratamenduak.
Dependentzia Handidun kasuetarako, SURNEk Oinarrizko Modulua diseinatu du, non aseguratuak biziarteko 1.000 euro/hileko errenta jasoko dituen. Errenta, Dependentzia Larrietan hileko 500 €koa da bere oinarriko moduluan.
Hala ere, zure poliza egin orduko, onartutako menpekotasunera heltzekotan jasotako Errentaren zenbatekoa zehaztu dezakezu.
Dependentzia egoera zerk eragiten duen arabera, gabe-aldia aldagarria da:
Frankizia aldia: aseguru entitateak aseguratuak egindako prestazio eskariaren txosten osoa jasotzen duenetik aurrera, 6 hilabeteko aldia.
SURNEDEPENDENTZIA kontratazio oso erraza duen produktua da. Izan ere, 65 urte arte, osasun adierazpen sinple batekin kontratatu daiteke, bestei nolako frogarik gabe.
65 urtetik aurrera, osasun adierazpen zabala eta ahaleginetan ECG probekin batera, mediku azterketa bat behar da, adin horretan ohikoa denez bizi zein gaixotasun aseguruetan.
Jaso daitezkeen polizen gehiengo kopurua 4.000 €koa da Dependentzia Handidunetan eta 2.000 €koa Dependentzia Larrietan.
SURNEDEPENDENTZIA kontratatzeko adin muga 69 urtetan dago, aurretiaz aipatutako baldintzak beteta.
SURNEDEPENDENTZIAk aipatutakoaz gain, behin dependentzia dakarren ezbeharra gertatuta urte beteko urrutiko asistentzia eskaintzen du lehenengo urtean zehar IMQ ASISTENTZIAren bitartez. Zerbitzu honek menpeko pertsonari bere egoera berrian modu seguru eta euskarri sendoagoekin moldatu dadin laguntzen dio.
Produktu honek eskaintzen duen beste aukera bat, Dependentzia Larridun kasuetan, aseguratua hartuko duen IMQ taldeko erresidentziaren hileroko errenta ordainketara bideratzea da. Ordainketa kontratatutako kopurua izango da ezinbestean, barneratzearen gastuen aldea, egotekotan, onuradunaren kargu izango da.
|
| Este sitio Web ha seleccionado los certificados SSL de VeriSign para proteger el comercio electrónico y las comunicaciones confidenciales. | |
| Acerca de los certificados SSL | |