Ongi etorri Surneren web gunera

Surne Aseguru eta Pentsioak-ko Hasierako Orria
 

Surne. 100 años contigo
 
 

Gure sostengu guztiarekin

SURNE, Aseguru Mutua eragin sozial handidun Entitatea da, gure historia 100 urteek frogatzen duten bezala. Epe honetan zehar gizarteari gugan ezartzen duen konfiantza itzultzearen aldeko apustua egiten duen filosofiak gidatu gaitu, horrexegatik, eta irabazi asmorik gabeko Entitatea izanik, gure eguneroko egitekoa garatzen deneko Gizartea hobetzen dutela uste ditugun proiektu eta ekinbideak babesten ditugu.

Gure ibilian zehar, SURNEk giza banakoa, zein taldeen beharrizanei erantzuna ematen jakin izan du. Ordua da jada, bai kultura, solidaritatea, kirola eta abarreko arloetan gizarte emari garrantzitsuak egiten dituzten elkarte, enpresa eta erakundeengana hurbildu eta gure laguntza eskaintzeko.

Erakunde hauei gure laguntza guztia eskaintzeaz harro gaude, egunez egun gehiago eman ahal izateko esperantzaz.

Guztiei eskerrik beroenak euren proiektuak apur bat hazten uzteagatik.